Asteko bosgarren greba eguna gaur, Gipuzkoako zahar-egoitzetan
ELA sindikatuak deituta, Gipuzkoako zahar-egoitzetako, eguneko zentroetako eta zaintzapeko pisuetan aste honetako bosgarren greba eguna dute gaur. Sindikatuak salatu duenez, lan-hitzarmenaren negoziazioa "ez atzera ez aurrera" dago, eta azken bi asteetan "ez da aurrerapausorik" egon mahai sektorialean.
Aurretik ere lau greba egun izan dituzte langileok irailean eta urrian (ikasturtea hasi zenetik, beraz, bederatzigarren greba eguna da honakoa). Abenduan beste zortzi lanuzte daude iragarrita (hilaren 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30 eta 31n).
Protesta ekitaldi ugari egin dituzte beharginok asteon: autoen karabana, elkarretaratzeak, "pintxo-pote aldarrikatzaileak"... Gaur, kontzentrazioa egingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostian duen egoitzaren aurrean, eta ondoren, manifestazioan abiatuko dira Gipuzkoa plazatik (11:30).
ELA, kontu eske, patronalari eta Aldundiari
Sindikatu abertzaleak Adegi, Garen, Lares eta Matia 2020 patronalen jarrera salatu du: "2017 eta 2018 urteetarako soldatak izoztea proposatzen dute oraindik, eta ez dute negoziorik onartzen". Gipuzkoako Foru Aldundia ere kritikatu du ELAK, "zerbitzuaren zuzeneko ardura du, baina ez du jarrerarik hartu".
ELAk duela bi urte egin zuen beharginen lan baldintzen inguruko proposamena, horren aurrean, "patronalaren jarrera denbora pasatzen uztea" izan dela salatu du. "Azken mahai sektorialaren bileran proposamen eskasa egin ziguten", erantsi du.
Sindikatuaren esanetan, "argi dugu zeintzuk diren gure gutxienekoak: 2017-2018 urteetarako soldata igoera adostea, eta lan-hitzarmena betearaztea".
ELAk nabarmendu duenez, "lan-gatazka honen erdigunean emakumezko sektore baten duintasuna dago. Oraindik ere bide luzea dago egiteko gizonezkoen eta emakumezkoen arteko soldata arrakala desager dadin".
"Bide horretan, erakunde publikoak aitzindari izan behar dira. Ekiteko unea dute. Bien bitartean, borrokan jarraituko dugu zaintza-lanen garrantzia azpimarratzen", erantsi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.