Espainiako Gobernuak eta sindikatuek lan-erreforma aldatzea adostu dute
Espainiako Gobernuak eta sindikatuek aurreakordioa adostu dute lan-erreforma aldatzeko, eta itun horretatik kanpo geratu da CEOE patronala, Mari Cruz Vicente CCOO sindikatuaren ordezkariak jakinarazi duenez.
Besteak beste, honakoa adostu dute, horren arabera: 52 urtetik gorako pertsonentzako diru-laguntzak berreskuratzea; sektoreetako hitzarmenak enpresetako itunen gainetik jartzea; lan-hitzarmenen ultraaktibitateari ezarritako urtebeteko muga kentzea; eta azpikontratazioari mugak jartzea.
"Akordio garrantzitsua lortu dugu elkarrizketa sozialerako mahaian lan-erreformaren hainbat puntu baliorik gabe uzteko, eta horrek langileen eskubideak berreskuratzea ekarriko du", esan du Vicentek.
"Orain Gobernuaren esku dago itunak dioena legeen bidez gauzatzea", erantsi du.
Hala egiten ez badu, Pedro Sanchezen Gobernuak "arazo bat" izango duela ohartarazi du; izan ere, CCOOk mobilizazioak egitea proposatuko dio UGTri.
Bitartean, UGTk zehaztu du lan-erreforma aldatzeko bidean urratsak eman direla, baina oraindik ez dagoela inolako akordiorik. Espainiako Lan Ministerioak, berriz, "elkarrizketa mahaian lanean" segitzen dutela esan du, bestelako azalpenik eman gabe.
UGTk eta Espainiako Gobernuak akordiorik ez dagoela esan arren, CEOE eta CEPYME patronalak "haserre eta harrituta" agertu dira CCOOk iragarpena egin ondoren, eta "aldebakarreko ituna" dela kritikatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da
Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.
Lanaldiei lotuta Euskadin egindako jarduketen % 60etan irregulartasunak antzeman zituen iaz Lan Ikuskaritzak
Emandako datuen arabera, Euskadiko Lan Ikuskaritzak 20.191 esku-hartze egin zituen iaz. Horietan 1862 arau-hauste antzeman ziren — 10,4 milioi euro —, eta 26.959 kontratu berrikusi; horietatik 1.788 kontratu mugagabe eta lanaldi osokoak bihurtu ziren.
Euskadik zerua ukitu nahi du aeronautikan: 110 milioi inbertituko ditu proiektu batean, eta 800 lanpostu sortu
ITP Aero izango da proposamenaren buru, eta hamabi enpresak hartuko dute parte harekin batera.
Estatutu propio baten aldeko aldarria zabaldu dute medikuek Donostian
Osakidetzan lehen arretako mediku bat egongo da gutxienez osasun-etxe bakoitzean. Baliteke urgentziazkoak ez diren ebakuntza batzuk bertan behera uztea.
Zer eskatzen dute medikuek?
Medikuen sindikatuek Estatutu Marko propioa eskatzen dute, euren lanbideak Osasunaren sektoreko gainerako lanbideetatik bereizten dituzten ezaugarriak dituela argudiatuta.
Espainiako Gobernuak gutxieneko soldataren igoera sinatuta, zenbatekoa izango da LGS berria?
Behin akordioa sinatuta, litekeena da Errege Dekretua astearte honetan onartzea, % 3,1eko igoerarekin.
Albiste izango da: medikuen greba, aireportuen eskualdatzea eta abisu horia euriagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une batzuetan; datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira"
Arantza Ruizek Confebaskeko presidentea elkarrizketatu du ETBko "12 minutos" saioan. Yagüek azpimarratu du hazkundea ez dela etengabea sektore guztietan, eta, industriari dagokionez, zuhur jokatzea komeni dela adierazi du, "datozen hilabeteak erabakigarriak" izango baitira.
Sarralle taldea osatzen duten zazpi lantegitan sei hilabeterako erregulazio txostena jarriko dute martxan
Enpresak eta langileek ez dute akordiorik lortu lantegi gehienetan, eta kontsultetarako epea agortuta, astelehenetik aurrera indarrean izango da aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea (ABEEE). Taldeak arrazoi ekonomikoak eta teknologiari lotutakoak argudiatu ditu erregulazioko txostena abian jartzeko.
Galiziako itsaski-biltzaileak kezkatuta daude euriteen ondorioz itsaskiak hilda agertzen ari direlako
Berberetxoa % 30 garestitu da, bata bestearen atzetik izan ditugun ekaitzen ondorioz asko hil egin baitira. Galiziako itsaski-biltzaileak kezkatuta bizi dira denboraleen boladari begira, etengabeko euriek itsasadarren gazitasuna murriztu dutelako, eta, ondorioz, berberetxoen % 70 hil direlako.