EAEko itunpeko Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itunpeko ikastetxeetako gurasoek negoziazioa eskatu diete patronalari eta sindikatuei

Sindikatuek beste hamar greba egun deitu ostean, gurasoen elkarteek mugak zehazteko eskatu diete patronalei eta sindikatuei, eta negoziatu dezaten. Eusko Jaurlaritzari inplikatzeko eskatu diote.
Itunpeko Hezkuntzako gurasoen elkarretaratzea, Bilbon.
Itunpeko Hezkuntzako gurasoen elkarretaratzea, Bilbon / Artxiboko irudia: EiTB.

Bizkaiko itunpeko ikastetxeetako irakasleen gurasoen hogeita hamar bat elkartek mugak zehazteko eskatu diete patronalari eta sindikatuei, akordio baten bidean negoziatzen hasteko.

ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek beste hamar greba egun deitu dituzte gizarte ekimeneko EAEko itunpeko ikastetxeetan, martxoan, apirilean eta maiatzean zehar, hitzarmen bat sinatzeko eskatzeko.

9.000 bat langilek behar egiten duten eta 100.000 ikasle inguru ikasten duten 215 ikastetxetan dago deituta greba. Ikaste honetan hamalau egunetan egin dituzte lanuzteak, eta aurrekoan, beste hiru.

Lanuzte berrien aurrean, Bizkaiko gurasoen 29 elkartek seme-alaben hezkuntzarako eskubidea urratzen ari dela salatu dute gurasoek, eta Batxilergoko bigarren mailakoek "etorkizuna jokoan" dutela, unibertsitatean sartzeko azterketa modu egokian ezin prestatuta.

Patronalari negoziatzeko daukan tarte ekonomikoa "argi eta garbi" azaltzeko eskatu diote familiek, eta sindikatuei, "behingoz beren marra gorriak zeintzuk diren ezartzeko", bi aldeek muga horien barruan akordio bat hitzartu ahal izateko.

Hezkuntza sailburu Cristina Uriarteri ere gatazkaren konponbidean "inplikatzeko" eskatu diote, eta ez dezala Lan sailera desbiderat, beren seme-alaben "hezkuntza" baitago jokoan.

Astelehenean bilduko dira Bilbon familiak, mobilizazio berriak adosteko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X