Lan eskaintza publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak 33.793 plazako LEPa iragarri du hauteskundeen atarian

Batetek azaldu duenez, eskaintza honen helburua herritarren arreta hobetzea eta Administrazioa gaztetzea da.
LEParen aurkezpena. Argazkia: Efe
LEParen aurkezpena. Argazkia: Efe

Espainiako Ministroen Kontseiluak 33.793 plazako lan eskaintza publikoa onartu du 2019rako, Meritxell Batet Funtzio Publikoko eta Lurralde Politikako ministroak bileraren ostean azaldu duenez.

Aurreko urtean zeuden giza baliabideen benetako beharren arabera idatzi omen dute eskaintza, eta administrazio publikoetako langileen zahartzea eta hautaketa prozesuetako emaitzak hartu dituzte aintzat.

33.793 lanpostuko eskaintza CSIF, CC.OO., UGT eta CIG sindikatuekin adostu dute, eta hainbat errege dekreturen bitartez jarriko dira indarrean (Estatuko Administrazio Orokorra, Estatuko Segurtasun Indarrak eta Justiziaren eta Hezkuntzaren egonkortasuna).

Eskaintza horri 383 plaza gehitu behar zaizkio, brexit-aren eraginari aurre egiteko Gobernuak onartu zituenak hain zuzen ere.

Batetek esan du eskaintza honen helburua herritarren arreta hobetzea eta Administrazioa gaztetzea dela.

Gaur egun, Estatuko Administrazio Orokorrean 135.476 funtzionario daude, eta batez besteko adina 52 urtekoa da, biztanleria aktiboaren batez bestekoa baino 10 urte zaharragoa.

Era berean, datozen 10 urteetan langileen % 51 inguruk erretiroa hartuko duela aurreikusi dute, eta kopuru hori % 62ra igoko dela administrazioko laguntzaileen kasuan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X