Asanblada orokorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laboral Kutxak 133 milioi euroko etekina lortu zuen, 2017an baino % 10 handiagoa

Txomin Garcia erakundearen presidenteak iragarri du "egungo sozietate ereduari eutsi" egingo diola.
Laboral Kutxaren Asanblada Orokorra, Kursaalen. Argazkia: EiTB
Laboral Kutxaren Asanblada Orokorra, Kursaalen. Argazkia: EiTB

Txomin Garcia Laboral Kutxaren presidenteak aurreratu du banketxeen egungo egoera "zalantzaz eta mehatxuz betea" dagoela, baina "aukerak" ere badirela; horregatik, "egungo sozietate ereduari eutsi" egingo omen dio.

Euskal kreditu kooperatibak Asanblada Orokorra egin du gaur Donostiako Kursaalen, eta bazkideek "aho batez" babestu dituzte urteko diru kontuak eta 2018ko Kudeaketa Txostena, erakundeak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez.

Laboral Kutxak 133,7 milioi euroko etekin garbia izan zuen 2018an, 2017an baino % 10,06 handiagoa.

Txomin Garciak bazkideen aurrean azpimarratu du "meritua" dutela emaitza horiek, "exijentzia izugarri handiko testuinguru honetan". Horren harira, aurreko urtean interes tasa "oso baxuak" pairatzen jarraitu zutela gogorarazi du.

Hori horrela, Laboral Kutxak urte "ona" izan zuela goraipatu du Garciak, eta hori merkataritza jarduera "handia"ri esker izan zela, kreditu berrien gorakada "nabarmena" ekarri zuelako. Izan ere hipoteka mailegu berrien kopurua % 18,7 hazi zen, enpresa txiki eta ertainen kreditu kopuruak % 18,8 egin zuen gora, eta autonomo eta negozio txikiei emandakoen kopuruak % 14,5.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X