Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azpiazu: 'Ia % 3ko igoera izango du Aurrekontuak, eta guztiekin negoziatuko dugu'

Ekonomia sailburuak aurreratu duenez, ekainaren 26an PPrekin eta Elkarrekin Podemosekin bilduko dira, eta uztailaren 2an EH Bildurekin.
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua. Argazkia: EiTB

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egin dioten elkarrizketan esan du alderdi politiko guztiekin hitz egingo dutela Aurrekontuen gaineko proposamena aurkezteko eta iritziak elkartrukatzeko.

Ekainaren 26an PPrekin eta Elkarrekin Podemosekin bilduko dira, eta uztailaren 2an EH Bildurekin. "Aurrekontuak beste gai batzuekin nahastea ez da ona, akordioak lortzeko orduan", ohartarazi du Azpiazuk PPren jarrerari buruz mintzatu denean. Hain zuzen ere, Guardiako eta Bastidako Alkatetzekin gertatutakoaren harira egin ditu adierazpenok.

Aurrekontuetara itzuliz, Azpiazuk aurreratu du ia % 3ko igoera izango dutela. "Halere, tartea nahiko mugatua da, gehiena bideratuta baitago", azaldu du. "Bildutako diru kopuruak pixkanaka egingo du gora, ez doa ziztu bizian", adierazi du. Ildo horretan, deitoratu du gastu-arauak Lakua mugatzen duela.

Caritasek duela gutxi argitaratutako txostenari dagokionez, Azpiazuk onartu du Europan, Espainiako Estatuan eta Euskadin berdintasun ezak gora egin duela, "baina ez hain nabarmen eta krisiaren ondorioz". Horri aurre egiteko, "politika sozialak" sustatu nahi dituztela gogorarazi du: "Aurrekontuen lehentasunetako bat da".

"Bada jendea soldatarekin nahikoa ez duena, horretarako existitzen dira diru-sarrerak bermatzeko errentak. Posible al da 1.000 eurotik gorako laguntzak ematea? Baliteke, baina bitartekoak urriak dira. Halere, ahalegina egingo dugu", gaineratu du.

Azpiazuk azaldu du, aurrerantzean, genero ikuspegi batetik, sakonago aztertuko dituztela politika sozialak.

Bukatzeko, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidente berria zoriondu du, eta PSN eta Geroa Bairen arteko aldi baterako itunari buruz galdetuta azpimarratu du Euskadin emaitza onak eman dituela sozialisten eta jeltzaleen arteko akordioak.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 16/03/2026.- Piquetes de la plantilla de Tubos Reunidos este lunes en el acceso a la planta en Amurrio (Álava), que inicia hoy una huelga indefinida en contra del ERE que prevé el despido de 274 trabajadores de esta planta y el cierre de la acería, en un clima de tensión por las discrepancias surgidas en el cierre del periodo de negociación del expediente. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk helegitea aurkeztuko du Tubos Reunidosen EEEaren aurka, eta altzairutegiko eta logistika eremuko mantentze-lanei eustea eskatu du

Zentral abertzaleak zalantzan jarri ditu joan den ostiralean enpresak argitaratutako 2025eko emaitzak, "2024koa baino fakturazio nabarmen handiagoa erregistratu arren, aitortutako galerak hasieran jakinarazitakoak baino handiagoak direlako". ELAk adierazi duenez, "litekeena da zuzendaritzak kontabilitate ingeniaritza modu interesatuan erabili izana", eta zalantzan jarri du haren sinesgarritasuna. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Itziar Agirre: "20.000 eurotik beherako lan-errentak dituztenek aitorpena egiteko obligaziorik ez badute ere, kasu batzuetan komenigarri izan daiteke, kenkariak direla eta"

Gipuzkoako Ogasun Diputatuak azaldu duenez, zerga-erreformaren ondotik badaude Aldundiak eskura ez dituen datuak, zenbait kasutan kenkari edo hobari gisa apligarri izan litezkeenak, zaintza, etxebizitza eta BGAEekin lotutakoak. Horregatik, autolikidazio proposamenak patxadaz begiratzeko gomendioa egin du Gipuzkoako Aldundiak, apligarri izan daitezkeen kenkari eta hobariak dauden egiaztatzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X