EAE-KO AURREKONTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak talde guztiekin hitz egingo du 2020ko Aurrekontuak onartzeko

Datorren astean, Eusko Jaurlaritzak agiri batean zehaztuko ditu Aurrekontuen ildo nagusiak.
Josu Erkoreka gaurko prentsaurrekoan
Josu Erkoreka. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak datorren astean onartuko ditu agiri batean 2020ko Aurrekontuen ildo nagusiak, eta, hortik aurrera, alderdi politiko guztiekin egingo du berba Legebiltzarrean kontu publikoak onar ditzaten.

Horrela mintzatu da Josu Erkoreka, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela-eta Jaurlaritzak Urdaibaiko Biosfera Erreserban (Bizkaia) egindako Gobernu Bileraren ostean. Izan ere, EAJk Nafarroan EH Bildurekin gobernua osatzen badu eta Navarra Suma (UPN, PP eta Ciudadanos) koalizioari gobernatzen uzten ez badio, PPk Aurrekontuak ez dituela onartuko esan du Alfonso Alonsok.

Horren harira, Erkorekaren esanetan, bozeramaile gisa ezin ditu "akordio politikoen bidezko jokoak eragotzi"; horrenbestez, beste erkidego bateko kontuei buruz hitz eginez gero "begirunez eta kontu handiz" jokatu behar duela adierazi du.

Hala ere, EAJren eta PSE-EEren arteko gobernu koalizioaren formula azpimarratu du, "emaitza bikainak" eman baititu. Ildo horretan, Jaurlaritzako bozeramaileak esan du "beste eremu batzuetarako ere erabilgarria izan daitekeela, egonkortasuna ematen duelako".

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X