Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basaurin dietak modu irregularrean kobratu diren ikertzeko eskatu diote Fiskaltzari

Elkarrekin Podemosek salatu duenez, 2005 eta 2017 bitartean Gerardo Ayok hiru erakundetatik jaso zituen otordu-ordainak eta kilometraje-ordainak.
Sozial Antzokia. Argazkia: eitb.eus

Gerardo Ayo Basauriko Kultur Etxeko udal erakundeko zuzendari gerenteak ustez jasotako dieta irregularrak Fiskaltzak iker ditzala eskatu dio Elkarrekin Podemosek Basauriko Udalari. Ayok Basauriko Sozial Antzokia eta kultur etxeak kudeatzen ditu.

Elkarrekin Podemosen arabera, Udalak informazio-espedientea zabaldu dio Gerardo Ayori, 2005 eta 2017 bitartean otordu-ordain eta kilometraje-ordain gisa "diru-kopuru handiak" kobratu baitzituen.

Antza, Ayok hiru erakundetatik jaso zituen dietak: Basauriko Udaletik, Eusko Jaurlaritzatik eta Antzoki, Auditorio, Zirkuitu eta Jaialdietako Espainiako Saretik.

Horren harira, horren inguruko informazioa inplikatutako erakundeei eska diezaiela eskatu dio Basauriko Elkarrekin Podemosek Udalari, Ayok arauz kanpoko dietak kobratu zituen argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X