Garapen ekonomiko iraunkorraren erreferente gisa kokatu du Euskadik 4.0 industria
3.000 industria-enpresa eta teknologia-zentrok parte hartuko dute gaur eta bihar Basque Industry 4.0 Meeting Point lehiaketan. Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratu du lehiaketa, asteazken honetan, Barakaldon (Bizkaia), 4.0 industria garapen ekonomiko iraunkorraren erreferentzia gisa Euskadin kokatzeko helburuarekin.
Lehendakariaren esanetan, Basque Industry 4.0-The Meeting Point Kongresuak "agerian utzi du ikuspegia, estrategia eta ekintza-plana partekatzen jarraitzeko premia dagoela ekonomia- eta enpresa-aukera bat digitalizatzeko erronka erdiesteko". Urkulluren arabera, Euskadirentzat "lidergo proba bat da", eta "gizartearen erronkei erantzuteko ekonomia- eta enpresa-aukera bat ere bai. Guztion onerako proiektatutako 4.0 industria da".
Era berean, lehendakariak azaldu du Jaurlaritza eta euskal erakundeak hausnarketa bat partekatzen ari direla 2030era begira, eta formatu publiko-pribatu batean egiten dutela RIS3 Adimendun Espezializazioaren Estrategia baten bitartez, bai eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berriaren bitartez eta trantsizio hirukoitz demokratiko-sozialaren, ekologiko-energetikoaren eta teknologiko-digitalaren erantzunaren bidez ere.
Topaketa, aldi berean, etorkizunari buruzko hausnarketa ere badela esan du Urkulluk. "Erronka digitala herrialdearen aukera bihurtzea. Inolako zalantzarik gabe, trantsizio ekologiko-energetikoa eta teknologiko-digitala izango da jardunaldi hauetako elkargunea", gaineratu du.
Euskal enpresentzako topagunea
Arantxa Tapia sailburuaren hitzetan, "urtetik urtera gora egiten dute hitzorduaren kopuruek, baina gure erronka ez da gero eta jende gehiago biltzea, euskal enpresentzako eta bertan lanean ari diren pertsonentzako balio erantsiko topaketa bat izatea baizik. Euskadiko industria-ehunari zuzendutako eta haientzat pentsatutako hitzordu profesional bat antolatzen jarraitzen dugu; izan ere, industria aurreratuaren aldeko apustuan bide garrantzitsu eta errespetagarria egin dugun arren, jakin badakigu bide luzea dugula egiteke".
Horrela, Tapiak azaldu du tokiko estrategia gero eta gehiago txertatu behar dela tokian tokiko gizartean: "Enpresen, zentroen eta industria-garapenerako eragile aktibo guztien arteko gure barne-lankidetza areagotu".
Hala, Tapiak azaldu duenez, "Tokiko estrategia are gehiago sozializatu behar da tokian tokikoan, eta gure barne-lankidetza areagotu enpresen artean, zentroen artean, industria-garapenean aktibo diren eragile guztien artean".
Edonola ere, "Euskadiko 4.0 ez da bakarrik digitalizazio, teknologia, prestakuntza edo negozio-ereduetatik igarotzen ari. Nazio Batuen Industria Unitateak (UNIDO) Basque Industry 4.0 Estrategia aukeratu du garapen jasangarria ezartzeko eredu gisa", esan du.
The Meeting Point
Aurten hitzaldi nagusiak gizartearen mesedetan garatzea eta inpaktu sozial positiboa lortzea izan du ardatz. Hala, hizlari nagusia Massachusettseko Teknologia Institutuko (MIT) Media Lab-en doktoratutako Nuria Oliver telekomunikazio-ingeniaria izan da. Oliverrek argi utzi du Big Data, datuak eta zentzua emateko gaitasuna, ziur asko, ekonomia digitalaren aktiborik baliotsuenak direla, teknologia gizakion gainetik egon ezin den testuinguru batean. Horrez gain, lanarekin bat egin eta hori egia bihurtzera animatu ditu bertaratutakoak.
Aurtengo berritasunen artean, gizartearen zerbitzuko 4.0 Industria, topaketaren barruan Basque Cybersecurity Day delakoa antolatu izana, erakusketa-eremua handitu izana edota Basque Research & Technology Alliance (BRTA) euskal partzuergo teknologikoari, Basque Digital Innovation Hubeko (BDIH) 4.0 aktiboei zein Bind 4.0 azeleragailu publiko-pribatuko start-upei emandako protagonismo handiagoa nabarmen daitezke.
Zure interesekoa izan daiteke
2025a amaitzeko eta 2026rako diru-laguntza gehiago izango dira auto elektrikoak erosteko
Espainiako Trantsizio Ekologirako Ministerioak 50 milioi eman dizkio Eusko Jaurlaritzari Moves Plana agortu ondoren diru-laguntzaren zain zeuden 3.400 eskariei erantzuteko. Espainiako Gobernuak laguntza berriak emango ditu, gainera, datorren urtean.
Balenciaga ontziolako langileek eta Abu Dhabi Ports talde arabiarrak konpainiaren geroa bermatu dute, soldataren inguruko akordioa erdietsita
Langileekin akordioa lortzea ezinbesteko baldintza zen ontziola erosteko. Adostutakoaren arabera, soldatak % 5 jaitsiko dizkiete beharginei, baina hori onartuta, talde arabiarrak Zumaiako ontziola erosi ahalko du, 11,2 milioi euroren truke.
Eusko Jaurlaritzak "positibotzat" jo du Balenciaga ontziolan lortutako akordioa, eta langileei egindako "esfortzua" eskertu die
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak esan duenez, negoziazioan "soka asko tenkatu da, baina ez da inoiz apurtu". Akordioak lan-karga emango die ontziolaren beraren beharginei zein haren menpe dauden lanpostu ez zuzenei.
Zumaiako alkateak zoriondu egin ditu Balenciaga ontziolaren negoziazioan parte hartu duten alde guztiak
Iñaki Ostolaza, Zumaiako alkatea, pozik agertu da akordioarekin eta zorionak eman dizkie Balenciaga ontziolaren negoziazioan parte hartu duten alde guztiei, eta aipamen berezia egin die langileei.
Behiak txertatzen hasi dira Ipar Euskal Herrian, laborarien protesten artean
Izuran lehen 30 behiak txertatu dituzte jada. Albaitariek lan handia dute aurretik, abelburu guztiak erabat babesteko. Bitartean, laborariek protestekin jarraitzen dute, txertaketak garrantzia ez duelakoan. Ezarritako protokoloa bertan behera uzteko eskatzen diete agintariei.
ELAri kalte-ordaina eman beharko dio Tubos Reunidos Threadsek greba eskubidea larriki urratzeagatik
Enpresak greban zeuden langileak plantillako beste langile batzuekin ordezkatu zituela egiaztatu zuen Lan Ikuskaritzak eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ondorio hori berretsi du.
CAFeko langile batzordeak eskatu du kontratuak kalitatezko enplegua ekar dezala "langileentzat eta azpikontratentzat"
Mikel Fernandino LAB sindikatuko ordezkariaren esanetan, albistea oso ona da, eskaria "bolumen handikoa" eta "Europakoa" delako.
CAFek lortu egin du "mendeko kontratua": 1.700 milioi euro Belgikan trenak egiteko
Beasainen egoitza duen konpainiak kontratu horren inguruko ziurgabetasunarekin amaitu du; izan ere, polemika handia piztu zen han, Alstom enpresa frantziarrak dagoeneko hainbat lantegi baititu Belgikan, eta enpresa horrek kontratua ez lortzea kritikatu zuten.
Balenciaga ontziolako langileek atzera bota dute Abu Dhabi Ports talde arabiarraren azken eskaintza
Pasa den azaroaren 30ean, Balenciaga ontziolak salerosketa akordioa sinatu zuen aipaturiko inbertsio talde arabiarrarekin, 11,2 milioi euroren truke. Salerosketa ixteko, ordea, ezinbesteko baldintza da langileekin akordioa lortzea. Antza denez, langileen erosahalmena bermatuko luketen soldatak dira akordiorako korapilo nagusia.
Talgoren erosketaren ondoren, partzuergoko kideek Rivabellosako fabrika bisitatuko dute
Imanol Pradales lehendakaria eta Jose Antonio Jainaga enpresaria buru zirela, akziodun berriek Talgo enpresak Rivabellosan dituen instalazioak bisitatu dituzte. Denek uste dute operazioa funtsezkoa izan dela enpresaren jarduera eta enplegua sendotzeko, eta etorkizun oparoa iragartzen diote tren-enpresari.