CCOO, LAB eta UGTk aurreakordioa lortu dute Bizkaiko metalgintzako patronalarekin
CCOO, LAB eta UGT sindikatuek aurre-akordioa lortu dute Bizkaiko metalgintzako patronalarekin, eta horrela amaiera emango zaio lan-gatazkari, CCOOk ohar batean azaldu duenez. Bihar grebara jo behar zuten berriro langileek.
CCOOk azaldu duenez, hitzarmena hiru urtez egongo da indarrean (2021era arte) eta ondoko soldatak igoerak jasotzen ditu: 2018an, KPI + % 2,5; 2019an, KPI + % 1,75; 2020an eta 2021ean, KPI + % 1,5.
Subrogazioa eta ultraaktibitatea ere bermatzen ditu itunak. Halaber, lan istripuagatik edo gaixotasunagatik jaso beharreko osagarriari eutsi diote eta genero berdintasunari buruzko batzorde bat eratzea adostu dute.
Orain, sindikatuek asanbladak antolatuko dituzte lantegietan eta beharginek akordioa berretsiz gero, lan-hitzarmena sinatzeko ekitaldia abenduaren 2an egingo dute patronalarekin batera.
CCOOk azpimarratu du "langile klasearen borrokaren garaipena" izan dela. "Agerian geratu da berriro ere mobilizazioa eta negoziazioa binomioak funtzionatu egiten duela", erantsi du.
LABek ere antzeko adierazpenak egin ditu, eta aurre-akordioa 10 greba-egun eta hamaika protesta egin ondoren iritsi dela nabarmendu du. "Denon artean borroka historikoa burutu dugu eta aro berria hasiko da Bizkaiko metalgintza sektorean", adierazi du.
"LAB ezinbestekoa izan da greba hau martxan jarri eta azkeneraino eramateko. Harro gaude egindako lanaz", gaineratu du.
UGTk oso positibotzat jo du ituna, "sektorea arautzea eta soldaten arteko ezberdintasunak amaitzea ekarriko baitu, orain arte bi hitzarmen egon baitira indarrean: 2013koa eta 2018koa, mugatuta izan bada ere".
Horrela, bada, "azken zortzi urteotan galdutako ordainsari-taulak berreskuratuko ditugu. Laneko osasunean eta berdintasunean emandako urratsak ere azpimarratzekoak dira", erantsi du.
Bestalde, ELA sindikatuak aurre-akordioa ez sinatzea erabaki du, hainbat puntu hobetu beharko liratekeela iritzita. Areago, zenbait alorretan atzera egin dela uste du.
Gauzak horrela, ituna zorrotz aztertuko duela eta aurrerantzean eman beharreko urratsak ordezkari sindikalekin batera hartuko duela iragarri du.
Halaber, patronalak jarreraz aldatu izana langileen mobilizazioen eta lanuzteen ondorioa dela nabarmendu du.
Bizkaiko metalgintza sektorean 50.000 langile inguruk jarduten dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Txerri izurriaren birusarekin lan egiten duten zentroen auditoretza agindu du Generalitateak
Era berean, nabarmendu du agerraldia ez dela iritsi eremuaren barruan dauden 55 etxaldeetako bakar batera ere. Hartara, abeletxe horietako txerrien haragia Espainiako merkatuan kontsumitzen hasiko da.
Guggenheim patronatuak ezetz esango dio Urdaibaiko museoa eraikitzeari
EITB Mediak jakin ahal izan duenez, Urdaibaiko Guggenheimen etorkizuna abenduaren 16an argituko da. data hori aukeratu du patronatuak proiektuarekin zer egin aztertzeko. Badirudi alboratuta geratuko dela, bideragarritasunaren inguruko zailtasunak ikusita.
Metro Bilbaoren 4. lineak Matiko eta Alonsotegi lotuko ditu
Metroaren linea berria Matiko, Deustu, Parke, Moyua, Irala, Errekalde, Basurtu, Zorrotza eta Irauregiko geltokietatik igaroko da. Gaur, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 4. linea eraikitzeko eta finantzatzeko akordioaren xehetasunak aurkeztu dituzte.
Jauregik ziurtzat jo du bazkide berriak "helduko" direla Ayesaren erosketarako sortutako partzuergora
EH Bilduk ohartarazi duenez, operazioaren iragarpenak erosketa "garestitu" dezake oraindik erabat itxita ez dagoelako.
Aurrekaririk ez duen negozioa izango da Munduko Futbol Txapelketa
2023-26 planaren barruan, txapelketaren antolakuntzak 3756 milioi dolarreko aurrekontua du, eta 13.000 milioi dolar inguruko diru-sarrerak izateko aurreikuspena.
Confebaskek zalantzan jarri du ELAk herrialdeari egiten dion ekarpena, eta Lakuntzak erantzun du "hitzarmen gehien eta hoberenak" lortzen dituela
Tamara Yagüe Confebaskeko presidenteak kritikatu du sindikatuak borrokara jotzen duela "bide bakar gisa, elkarrizketaren eta negoziazioaren kaltetan".
Tamara Yague, Confebasken presidentea: "Zer ekarpen egiten dio ELAk herrialdeari?"
Tamara Yague Confebasken presidenteak mezu gogorra helarazi du ELA sindikatu nagusiaren aurka, sindikatuak patronalaren aurkako salaketa aurkeztu ostean. Yaguek kritikatu du sindikatuak borrokara jotzen duela bide bakar gisa, elkarrizketaren eta negoziazioaren kaltetan.
Oposizioko taldeek osoko zuzenketak aurkeztu dizkiete Arabako aurrekontuei
Oraingoz, Foru Gobernuak ez du aurrekontuak aurrera ateratzea bermatuta, eta elkarrizketak izaten jarraitzen du, batez ere Elkarrekin Podemosekin. Talderen baten babesa edo abstentzioa lortzen ez badu, aurtengo kontuak luzatu beharko ditu.
Sindikatuek greba mugagabea deitu dute urtarrilaren 27tik aurrera eta asteartero Osasun Ministerioari profesional guztientzako Esparru-Estatutua eskatzeko
Mahaiak Osasun Sistema Nazionaleko langile guztien lan-baldintzak hobetzea du helburu, sanitarioena eta ez sanitarioena, "salbuespenik gabe, pribilegiorik gabe eta distortsiorik gabe". Ministerioa sindikatu mediku batzukein Estatutua paraleloan negoziatzen ari dela kritikatu dute.
Ayesaren etorkizuneko egoitza Zamudion edo Donostian egongo da
Eusko Jaurlaritzak, BBK Fundazioak eta Kutxabankek sortutako Indar funtsak osatutako partzuergoak irabazi du Ayesaren dibisio teknologikoa erosteko eskaintza, eta akordioa urte amaierarako itxita egotea espero du.