Madrilgo Auzitegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Xabi Alonso absolbitu dute iruzur fiskalagatik

Fiskaltzak bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu zuen Realeko futbolari ohiarentzat. Epaia ez da irmoa eta helegitea aurkez daiteke horren aurka.
Alonso, epaiketaren egunean.
Alonso, epaiketaren egunean. Artxiboko argazkia: EFE

Madrilgo Auzitegiak Xabi Alonso Realeko futbolari ohi eta bigarren taldeko entrenatzailea absolbitu du egotzi zizkioten Ogasun Publikoaren kontrako hiru delituetatik (2010, 2011 eta 2012ko ekitaldiei zegozkienak). Fiskaltzak bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu zuen futbol jokalari izandakoarentzat.

Auzitegiak gaur eman du epaiaren berri. Erabakia ez da irmoa, eta Fiskaltzak helegitea aurkez dezake oraindik Madrilgo Auzitegi Nagusian.

Alonsorekin batera, Ivan Zaldua zerga-aholkularia eta Ignasi Maestre Madeirako sozietate bateko administratzaile ohia auzipetu zituzten. Alonsok sozietate horri laga zizkion bere irudi-eskubideak 2009an.

Epaiketan errugabea dela aldarrikatu zuen Alonsok: "Zegokidana ordaindu dut beti, inoiz ez dut ezer ezkutatu". Bertan azaldu zuenez, bere zerga-aholkulariak sozietate bat sortzea gomendatu zion irudi-eskubideak lagatzeko, eta hura legezkoa ote zen galdetu zionean "ohiko praktika" zela azaldu zion aholkulariak. 

Epaileek ebatzi dutenez, "bidezkoa zen —orduan zegoen zerga araudiari erreparatuta— irudi-eskubideak lagatzeagatik jokalariak izandako etekinengatik pertsona fisikoen gaineko errentari zegozkion zergarik ez ordaintzea, zerga-araubideak ezarritako baldintza guztiak bete baitziren".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X