Errepideak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-68a Bizkaiko eta Arabako aldundien esku geratuko da gaur

Jaurlaritzak duela hilabete batzuk lortu zuen urtetan Espainiako Estatuarena zen eskumena. Autobideak ordainpekoa izaten jarraituko du, baina aldundiek laguntzak emateko aukera gehiago izango dituzte.
AP-68 autobidea.
Hala, errepide guztien eskuduntza izango dute Aldundiek. Argazkia: Wikimedia Commons

Bizkaiko eta Arabako foru aldundiek AP-68 autobidea kudeatzeko transferentzia jasoko dute gaur, Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Euskadik apirilean lortu zuen luzaroan Espainiako Estatuarena izan den eskumena, baina foru aldundiei eskualdatzea falta zen, foru erakundeen esku baitago errepideen kudeaketa.

Eskualdatzea ekitaldi ofizial batean gauzatuko dute eguerdian, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan. Jaurlaritzaren izenean, Josu Erkoreka, Arantxa Tapia eta Pedro Azpiazu sailburuak egongo dira bertan, eta Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia eta Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiaren Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru-diputatua izango dira horiekin batera.

Gaurtik aurrera, bada, aldundiek kudeatuko dituzte Bilbotik Araba eta Burgos arteko mugaraino dauden 77 kilometroak. Errepide horren eskumena eskuz aldatutakoan, Euskal Autonomia Erkidegoko errepide guztiak foru aldundien esku egongo dira.  

Autobideak ordainpekoa izaten jarraituko du, 2026ra arte behintzat (orduan amaituko da Abertis enpresak duen kontzesioa). Dena dela, aldundiek dirulaguntzak emateko edo daudenak zabaltzeko ahalmen handiagoa izango dute. Arabak bidesariaren % 60ko hobaria ematen die 15 bidaia edo gehiago egiten dituztenei. Bizkaiak, gaur-gaurkoz, ez du laguntzarik ematen.

__________________________

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Zure interesekoa izan daiteke

greba orokorra M17 Leioa huelga general
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X