Sindikatuek kaleko presioa igo dute Macronen erreformaren aurka
Emmanuel Macron Frantziako presidentearen pentsioen erreformaren aurka agertu diren sindikatuek presioa igo dute eta joan den ostegunean hasi zen garraio publikoko grebaz gain, manifestazioak eta lanuzteak egin dituzte zerbitzu publikoetan astearte honetan.
Gobernuak pentsio erreformari buruzko xehetasunak eman baino egun bat lehenago, kaleko mobilizazioak bere horretan jarraitu du seigarren egunez jarraian, Estatua ia gelditu duen bigarren greba orokorrarekin batera.
Irakasleen, ikasleen eta sindikalisten presentzia handia izan bada ere, manifestazioetako parte-hartzea nabarmen jaitsi da gaur; izan ere, ostegunean 250.000 manifestari atera baziren kalera Parisen, gaur 180.000 izan omen dira.
Estatuko gainerako lekuetako manifestari kopuruan ere beherakada nabarmena izan da, aurreko astean milioi eta erdi atera baitziren kalera, eta gaur 885.000 inguru.
Ipar Euskal Herrian, 10:30ean egin dute protesta, Grand Basqueko biribilgunean, eta A63ko sarbideak itxi dituzte. Gainera, Miarritzeko aireportuan gaurko aurreikusita zeuden hogei hegaldietatik hamar bertan behera geratu dira.
Grebaren jarraipena ez da, hala ere, ostegunekoaren parekoa izan. Lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleen artean % 12ko eta % 19ko jarraipena izan du (% 62koa sindikatuen arabera), eta garraio sektorean izan da handiena grebaren eragina.
Gidarien hiru laurdenak greba egin duenez, SNCFk zerbitzuaren % 20 soilik eskaini du ibilbide ertain eta luzeetako trenen kasuan, eta Alain Kakovitch ibilbide ertaineko trenen zuzendariak esan du egoera "zaila" izango dela "astea amaitu arte".
Air Francek hegaldien % 30 utzi du bertan behera, eta EasyJet-ek % 92, Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiak hegaldi kopurua % 20 jaisteko eskatu ostean.
Gaur goizean, 8:00etan, Parisera sartzeko autobideetan ia 400 kilometroko auto-ilarak zeuden, astearte batean ordu horretan ohikoak diren 300 kilometroak baino askoz handiagoak, baina egun bat lehenago izan ziren 620 kilometroak baino txikiagoak.
Egoera ostegunean errepikatzeko arriskua dago, izan ere, gaur arratsaldean bilduko dira oposizioko sindikatuek kalean beste mobilizazio bat egiteko.
Pentsioen erreformaren helburu nagusia puntukako sistema batean dauden 42 pentsio-erregimenak bateratzea da, karrera profesionalean kotizatutako euro bakoitzak erretiroari begira eskubide berberak izan ditzan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.