Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako egoitzetako langileen grebari apirilaren 8ra arte eutsiko dio ELAk

Gipuzkoako egoitzetako langileek Donostiako Emakumeen Etxean egindako itxialdiari amaiera eman diote, eta greba mantenduko dutela iragarri dute.
Gipuzkoako egoitzetako langileek "premiazko bilera eskaera" egin zioten Aldundiari.
Gipuzkoako egoitzetako langileek "premiazko bilera eskaera" egin zioten Aldundiari. Argazkia: EiTB

ELAk deitutako greba apirilaren 8ra arte mantentzea adostu dute Gipuzkoako egoitzetako langileek, eta Donostiako Emakumeen Etxean egindako itxialdiari amaiera eman diote.

Sindikatuak ohar baten bidez ziurtatu du lau eguneko itxialdi txandakatuan parte hartu duten emakumeek "premiazko bilera eskaera" egin ziotela Gipuzkoako Aldundiari, eta ez zutela "inongo erantzunik" jaso azaleratu dute.

ELAk azpimarratu du 237 egun betetzen dituen lanuztearekin bat egin duten langileek "gutxienez hilabete", hau da, "apirilaren 8ra arte", luzatuko dutela greba.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X