EAEk bioekonomia sustatzeko sare bat osatu du Alemaniako eta Finlandiako eskualdeekin
EAEk, Ipar Karelia (Finlandia) eta Ipar Renania-Westfalia (Alemania) eskualdeekin batera, "bioeskualdeen" sare europarra jarri du abian, haien arteko lankidetza sustatzeko, garapen iraunkorraren eta eredu ekonomikoaren deskarbonizazioaren bidez "bioekonomia" sustatze aldera.
Europako Basogintza Institutuak sustatutako ekimena astelehen honetan aurkeztu dute Bilbon, Iñigo Urkullu lehendakaria bertan izan dela, eta EAEk garapen iraunkorrarekin duen "konpromisoa" eta baliabide biologikoen erabileran oinarritutako eredu ekonomiko baten garrantzia nabarmendu ditu.
Urkulluren arabera, ama lurra errespetatzen duen ekoizpen-eredu baten aukera berriak aztertzeko beharrezkoak diren baliabide naturalak eta gaitasun teknologikoak ditu Euskadik.
"Baliabide berriztagarrien erabilera hobetzeko eta handitzeko lan egiten dugu, munduko erronkei aurre egiteko, baita tokian tokikoei ere. Eraldaketa ekologikoak eta energetikoak gure etorkizunerako aukera bat ere badakarrela sinetsita lan egiten dugu", esan du lehendakariak.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak, ekitaldi horren harira emandako prentsaurrekoan, adierazi du sareko kideek eskualde berriak atxikitzea espero dutela, eta adierazi du "lehentasuna" dela euskal ekonomia 2050erako gehienez deskarbonizatzea.
Bilbon egindako "bioeskualdeen" sare berriaren aurkezpen ekitaldian, Estatuko eta nazioarteko ehun bat ordezkari eta Europako Batzordeko kide izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Traktoreak kalera atera dira gaur Bilbon, Iruñean eta Gasteizen, EBren eta Mercosurren arteko akordioaren aurka
Bilbon San Mameseko zabalgunean elkartu dira 10:00etan, Gasteizen 10:30ean irten dira Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik, eta Iruñean manifestazioa egingo dute, 17:00etan, Baluarteko plazatik abiatuta.
Jose Antonio Jainagak Talgoren presidentetza hartu du Carlos Palacio ordezkatuta
Enpresaria Arabako konpainiako aholkularia zen euskal partzuergoak erosi zuenetik.
LABek grebara deitu ditu EAEko eskola publikoetako jangeletako langileak otsailaren 24, 25 eta 26rako
Hitzarmen esparru horretan gehiengoa duen sindikatua da LAB, eta gainerako sindikatuei dei egin die mobilizazioekin bat egin dezaten.
Bilbobusek tarifak eguneratuko ditu otsailaren 1etik aurrera, eta Barik txartelaz egindako bidaiak 0,73 euroan egongo dira
Prezio berriak indarrean sartutakoan, joanaldiko txartelaren prezioa 1,50 eurotik 1,70 eurora igoko da.
Alokairuak % 8,6 egin du behera eremu tentsionatutzat jotako udalerrietan Nafarroan
Erregulazio berriari esker, batez besteko prezioa 849 eurotik 775 eurora jaitsi da, eta ez du eskaintzan eraginik izan.
Alderdiek pentsioak "trukerako txanpon" gisa ez erabiltzea eskatu dute pentsiodunek PPren egoitzen atarian
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak elkarretaratzeak deitu ditu Hegoaldeko hiriburuetan, "PP, Vox, Junts eta UPNk, eskuinak eta ultraeskuinak" pentsioak igotzeko dekretuari uko egiteagatik "haserre" daudela adierazteko. Izan ere, joan den asteartean, alderdi horiek eman zioten kontrako botoa Kongresuan aurtengo pentsioen igoera jasotzen zuen lege-dekretuari.
Lan-istripu kopurua % 6,4 jaitsi da Euskadin 2025ean, baina behargin gehiago hil dira ezbeharretan
Iaz 36.011 istripu izan ziren EAEn, 2024an baino ia 2.500 gutxiago, baina 30 langile hil ziren; aurreko urtean 27 behargin hil ziren.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako taxilariak VTCen sektoreko "gehiegikerien" aurka mobilizatuko dira otsailaren 4an
Taxilarien Euskal Federazioak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du alokairuko auto gidaridunekin ikuskaritzarik egiten, eta taxien sektoreak egin behar dituen kontrolen parekoak egin ditzaten eskatu dute.
Osakidetzak martxoan irekiko du hurrengo EPEan izena emateko epea, eta 5.425 plaza izango ditu
Azterketak 2026an zehar egingo dira, eta uda baino lehen hasiko dira hautagai gehien dituzten kategorietako probak.
ELAk eta LABek gogor salatu dute patronala Gipuzkoako egoitzetako negoziazio mahaira agertu ez izana
Sindikatuen arabera, argi geratu da patronalak ez duela negoziatzeko inolako borondaterik eta sektoreko langileak mespretxatzen ari dela.