KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sagardotegiak itxi dituzte aldi baterako Hernanin, koronabirusaren ondorioz

Txotx denboraldia bertan behera uztea erabaki dute hamabost egunez ostalariekin eta sagardogileekin egindako bileran.
Pertsona bat edalontzia betetzen sagardotegi batean
Pertsona bat edalontzia betetzen sagardotegi batean. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Koronabirusaren hedapenaren ondorioz, Gipuzkoako sagardogileek txotx denboraldia aldi baterako etetea erabaki dute, gaurtik hasita hamabost egunez, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak jakinarazi duenez.

Hernaniko sagardogileek sagardotegiak ixtea erabaki dute gaur goizean egindako bilera batean, Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak jakinarazi duenez, eta erabaki bera hartu dute Astigarraga eta Urnietako alkateek ere sagardogileekin eta ostalariekin arratsaldean izandako bileran.

Alkatearen arabera, gaitzaren ondorioak kudeatzeko koordinazio talde bat osatu du Hernaniko Udalak. Azken orduetan bezero askok bertan behera utzi dituzte astebururako erreserbak, eta besteei deika ari dira, erabakiaren berri emateko.

Bestalde, ostalarien elkarteak ere establezimenduak ixtearen alde agertu dira, prebentzio neurri gisa.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X