Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak atzera egin du eta azokak egitea baimendu du

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak prentsaurrekoan iragarri duenez, astelehenetik aurrera, orain arte bezala egin ahal izango dira tokian tokiko azokak.
18:00 - 20:00
Bezero ugari, baserriko produktu freskoen bila, Oñatiko Azokan

Tokiko azoken inguruan zegoen debekua bertan behera uztea erabaki du Eusko Jaurlaritzak eta merkatu txiki horiek euren jarduera berreskuratu ahal izango dute datotrren astetik aurrera. Hori da Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak prentsaurrekoan iragarri duena.

Baimenarekin lotuta, Beltran de Herediak azpimarratu egin du azoketan "osasunarekin eta higienearekin zerikusia duten eta indarrean dauden neurri zorrotzak bete" beharko direla: distantziak gordetzea, eta abar. Neurri horiek "polizialak" ez direla adierazi du sailburuak, "osasun publikoarekin lotutako irizpideak" baizik, eta osasun publikoa zaintzen duten agintariek emandakoak direla gaineratu du.

Salburuak esan duenez, "egoera aldatzen ari da eta astelehenetik aurrera oinarrizkoa ez den industria jarduerak ere berriro martxan izango dira". Testuinguru horretan, Jaurlaritzak azoken inguruko araudia aldatzea erabaki du.

Jaurlaritzak aste honetan bertan erabaki zuen azokak debekatzea, eta horrek kontrako erreakzio ugari ekarri zituen; azkena, atzo bertan, ostirala. Euskal Herriko hainbat eragilek, tartean nekazaritza alorreko kooperatibek, 'Merkatuak eta azokak irekita nahi ditugu' adierazpena sinatu zuten Eusko Jaurlaritzak bertako produktuen azokak bertan behera uzteko eman zuen aginduaren aurka.

Haserrea

Sinatzaileek ez zuten ulertzen Jaurlaritzaren aginduaren arrazoia "pertsonen joan-etorriak gutxitzea eta jende pilaketa saihestea" bada, nola dauden irekita supermerkatuak: "Horietara joateko ez al da joan-etorririk egin behar? Barruan ez al da jende pilaketarik gertatzen? Nor ari da zaintzen saltoki horien barruan jendeak distantziak gordetzen dituen edota jendeak gutxieneko higiene-arauak betetzen dituen?".

Laborariek, herritarrek, alderdi politikoek eta abarrek sinatutako adierazpenean gogorarazi zuten udal azokak zerbitzu publikoa direla, eta "neurri zehatzak" har daitezkeela, Ordiziako azokan egin den moduan,"ez ordea debeku orokor bat".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X