Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako enpresen % 80k likidezia arazoak aurreikusten dituzte

Gainera, Arabako Merkataritza Ganberak egindako inkestaren arabera, lurraldeko enpresa gehienek uste dute ekonomiak urtebete edo bi urte beharko dituela bere onera itzultzeko.
Langilea. Argazkia: EiTB
Langilea. Argazkia: EiTB

Arabako enpresen % 80k uste dute likidezia arazoak izango dituztela epe motzean koronabirusaren pandemiaren eraginez, eta hamarretik lauk uste dute krisiak ondorio txarrak izango dituela langileentzat. Gainera, Arabako Merkataritza Ganberak egindako inkestaren arabera, lurraldeko enpresa gehienek uste dute ekonomiak urtebete edo bi urte beharko dituela bere onera itzultzeko.

330 enpresari egindako inkesta batean oinarritu da Merkataritza Ganbera txostena egiteko.

Horren arabera, enpresen % 8,3k soilik espero du ekonomia azkar suspertzea, eta 10etik sei dira ekonomia bere onera itzultzeko denbora asko pasatuko dela pentsatzen dutenak. Datu zehatzik eman ez badu ere, Merkataritza Ganberak ondorioztatu du enpresen gehiengoak urtebete eta bi urte artean kokatzen duela ekonomia suspertzeko epea.

Industria eta logistika sektoreak omen dira baikorrenak; eta alojamenduak, ostalaritza eta merkataritza, ezkorrenak. Batez beste, Arabako enpresak baikorragoak dira euskal ekonomiaz galdetuta negozio propioaz galdetuta baino, baina bi kasuetan, ez dute susperraldi azkarrik espero.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Talgo EFE
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Sidenorren arabera, Talgok "etorkizuneko proiektu sendo batekin" ekin ahalko dio etapa berriari

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuaren esanetan, euskal partzuergoak Talgoren % 29,76 erosteko sinatutako akordioa "mugarri oso garrantzitsua" da urtea amaitu aurretik operazioa gauzatu ahal izateko. EAJk euskal industriaren aldeko apustuaren erakusgarri gisa ospatu du operazioa; EH Bilduk, berriz, albiste ontzat jo du, nahiz eta izen aldaketa eskatuko duen eta beheranzko joera hartua duen euskal ekonomiarentzat lagungarria izatea espero du.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

“Ipar Euskal Herrian, Asturiasen, Kantabrian… Europa osoan ari dira angula arrantzatzen, EAEn izan ezik”

Angula denboraldia hastear den honetan, Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleek ezin izango dute angula arrantzatu, Jaurlaritzaren debekua dela eta. Unai Eizagirre Anguleroen Elkartearen lehendakariak onartu du angularen egoera ez dela ona, baina kritikatu du debekua Euskal Autonomia Erkidegoan soilik ezarri dela, eta, bien bitartean, Asturiasen, Galizian... angula arrantzatzen ari direla. Eurak soluzioaren parte direla nabarmendu dute, eta, Frantziako eredua jarri dute mahai gainean.   

Gehiago kargatu
Publizitatea
X