Espainiako BPGak erorketa historikoa izan du lehen hiruhilekoan, % 5,2
Koronabirusaren krisiak gogor kolpatu du Espainiako ekonomia, urteko lehen hiruhilekoan % 5,2 jaitsi baita, Estatistika Institutuak BPGaren datuak jasotzen dituenetik (1970) izandako erorketarik handiena. Orain arte, erorketarik handiena 2009ko lehen hiruhilekoan izandakoa zen (% 2,6).
Aurreko hiru hiruhilekoetan (2019ko bigarren, hirugarren eta laugarren hiruhilekoak) Espainiako ekonomia % 0,4 hazi zen. 2020ko lehen hiruhilekoan izandako % 5,2ko erorketa Espainiako Bankuak egindako aurreikuspena (% 4,7) gainditu du. Espainiako Bankuak “zuhurtzia handiz” egindako aurreikuspena zen, alor batzuetan jarduerak behera egingo zuela oinarri bezala hartuta egin zuelako.
Urtetik uretako tasari dagokionez, lehen hiruhilekoan BPGa % 4,1 jaitsi da, aurreko hiruhilekoan izandako % 1,8ko hazkundearen aurrean. Kasu honetan, ez du gainditu orain arte izandako erorketa handiena, 2009ko bigarren hiruhilekoan izandakoa (% 4,4).
Eskaera nazionalak BPGaren urtetik urterako bilakaeran duen ekarpena (-4,3 puntukoa da, laugarren hiruhilekoan izandakoa baino 5,6 puntu txikiagoa). Bestalde, kanpoko eskaerak 0,2 puntuko ekarpena egin du, aurreko hiruhilekoan baino 0,2 txikiagoa.
Lanpostuak
Lanaldi osoko lanpostuei dagokienez, % 1,9ko jaitsiera izan da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Aldaketa aurreko hiruhilekoan izandakoa baino 2,8 puntu txikiagoa da, eta horren arrazoia, Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, lan egindako ordu kopuruen aldaketan eta lanaldiaren murrizketaren eraginean dago (-% 3,1).
Zure interesekoa izan daiteke
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute San Mameseko zabalgunean, Bilbon
Athletic-Betis partidaren atarian lan-erregulazioaren eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera hitzartutako kaleratzeei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute, eta dudan jartzen dute benetan 301 langilek izena eman duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media