Nola eskatu etxetresna elektrikoak eta leihoak berritzeko planeko laguntzak
Etxebizitzetako energia-kontsumoan eragin handia duten ekipamenduak berritzeari begirako laguntzak, Etxetresna Elektrikoen eta Leihoen Renove planetan jasota dauden laguntzak, uztailaren 1ean sartuko dira indarrean eta horietako bakoitzak 2,5 milioi euroko aurrekontua izango du.
Dirulaguntza eskaerak modu telematikoan bideratuko dira, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) berariaz egokitutako aplikazioaren bidez, haren webgunean (eve.eus), eta konkurrentzia prozesuaren bidez emango dira, hau da, dokumentazioa behar bezala beteta eta formalizatuta jasotzen duten hurrenkeran edo ordenan.
Dirulaguntzak 2020ko ekainaren 30ean Euskadiko Buletin Ofizialean argitaratuko dira, eta uztailaren 1ean sartuko dira indarrean. Aurrekontua amaitzean edo, gehienez ere, 2020ko azaroaren 30ean bukatuko dira.
Kanpaina honekin bat egin nahi duten saltokietako arduradunek eskura izango dute identifikatzeko material ugari, haien dendetan kartel eta eskuorri informatiboak erakutsi eta banatzeko. Dirulaguntzak kudeatzeko onespena ematen duten dendek aldatu beharreko etxetresna elektrikoa erretiratzeko konpromisoa hartu beharko dute. Saltokien zerrenda EEEren web-orrian egongo da, erosleek eskura izan dezaten.
Leihoen Renove Plana
Dirulaguntzaz baliatzeko, leihoek eta ate-leihoek baldintza hauek bete beharko dituzte: etxebizitzaren kanpoko itxituren zati izatea eta energia-eraginkortasun handiko estandarrak edukitzea.
Ezaugarri tekniko nagusiak hauexek dira:
· Leiho eta/edo ate-leiho berriek CE marka izango dute.
· Leiho eta/edo ate-leiho berriek 3 klaseko edo goragoko airearekiko iragazkortasuna izango dute.
· Leiho eta/edo ate-leiho berriek honako ezaugarri termiko hauek izango dituzte gutxienez:
· Metal-arotzerien kasuan:
· Marko metalikoa, >= 16 mm-ko zubi termikoaren hausturarekin (ZTH).
· 16 mm-ko edo goragoko beira bikoitza gasdun ganberarekin (% 90 argona, kriptona edo xenona) eta barneko beira isolamendu termiko indartuarekin (ITI) Uv-ren balioa (beiraren transmisio-faktore termikoa) <= 1,0 W/m2K izanik.
· PVCzko, egurrezko edo bestelako materialezko arotzerien kasuan:
· 16 mm-ko edo goragoko beira bikoitza aire-ganberarekin eta barneko beira isolamendu termiko indartuarekin (ITI) Uv-ren balioa (beiraren transmisio-faktore termikoa) <= 1,4 W/m2K izanik.
Plana indarrean sartu ondoren egin beharko da instalazioa eta itxitura beiradunen kostuaren % 25eko laguntza izango dute. Etxebizitza eta onuradun bakoitzeko gehieneko zenbatekoa ez da inoiz 1.500 €-tik gorakoa izango.
Leihoen Renove Plana bateragarria izango da helburu bera duten beste plan batzuekin, baldin eta salmentaren azken prezioa (SAP) % 65 gainditzen ez bada.
Etxetresna Elektrikoen Renove Plana
Energia-eraginkortasun handia duten etxetresnak erosteko dirulaguntza eskatu ahal izango dira, betiere tresna zaharrak behar bezala birziklatzea ahalbideratuz. Onuradun bakoitzeko eta etxetresnako gehieneko dirulaguntzak ez du salmentaren azken prezioa (Publikoarentzako Salmenta Prezioa), BEZa barne, % 25 gaindituko, eta pertsona berak ezin izango du dirulaguntza bat baino gehiago jaso etxetresna mota berdinagatik.
Dirulaguntza jaso dezaketen etxetresna elektrikoak hauexek dira:
· A+++ energia-klasea / Hozkailua eta hozkailu-izozkailua / 130 euro gehienez
· A+++ energia-klasea / Izozkailua / 130 euro gehienez
· A+++ energia-klasea / Garbigailua / 130 euro gehienez
· A+++ energia-klasea / Ontzi-garbigailua / 130 euro gehienez
· A+++ energia-klasea / Lehorgailua / 130 euro gehienez
· A++ energia-klasea / Hozkailua eta hozkailu-izozkailua / 100 euro gehienez
· A++ energia-klasea / Izozkailua / 100 euro gehienez
· A++ energia-klasea / Garbigailua / 100 euro gehienez
· A++ energia-klasea / Ontzi-garbigailua / 100 euro gehienez
· A++ energia-klasea / Lehorgailua / 100 euro gehienez
· A+ energia-klasea / Labea / 100 euro gehienez
Renove plan hau ez da bateragarria beste etxetresna elektrikoen plan batzuekin.
Zer-nolako abantaila du izapide telematikoak?
- Izapidea edozein egun eta ordutan egin daiteke.
- Ez da beharrezkoa mugitzea eskaera aurkezteko.
- Espedientearen egoera noiznahi ezagutzeko aukera dago.
Zer behar da izapide telematikoa egiteko?
Onartutako identifikazio elektronikorako bitartekoren bat eduki behar da. Pertsona fisikoentzat, erabiltzeko errazena B@kQ da, ontzi-jokoa, honako arrazoiengatik:
- Edozein gailutatik erabil daitekeelako (PC, mugikorra, tableta…).
- Ez delako beharrezkoa softwarerik instalatzea, ezta nabigatzailea konfiguratzea ere.
- Ez delako behar txartel-irakurgailurik.
- Interneten identifikatzeko eta dokumentuak sinatzeko aukera ematen duelako.
- Legezkoa delako eta guztiz segurua delako.
- Doakoa delako.
Non lortu ahal da B@Kq ziurtagiria?
- Osakidetzaren osasun-etxeetan.
- KZgunea sareko egoitzetan.
- Zuzenean-en bulegoetan.
Atxikitzeko eskaerak elektronikoki sinatu beharko ditu legezko ordezkariak edo establezimenduaren ordezkaritza-ahalordea duenak.
Administrazio-dokumentazioa
· Atxikitzeko eskaera
· IFKaren kopia.
· Sinatzailearen (legezko ordezkaria) NANaren kopia.
· Ahalduntzeko eskrituraren kopia edo ordezkatzeko dokumentu justifikagarria.
· Foru Ogasunean dagozkion ordainketak eginak dituela egiaztatzen duen egiaztagiri eguneratua.
· Gizarte Segurantzan dagozkion ordainketak eginak dituela egiaztatzen duen egiaztagiri eguneratua.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.