KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru euskal gaztek maskara garden eta kustomizagarria diseinatu dute

Hilabete honetan crowdfunding kanpaina hasiko dute "weetbemask osaka" ekoizpena finantzatzeko eta irailean ekoiztea espero dute.
18:00 - 20:00
Arnasketa errazten duen musuko gardena merkaturatu nahi du Bilboko gazte talde batek

Hiru euskal gaztek "Weetbe mask osaka" maskara "gardena eta kustomizagarria" diseinatu dute eta hilabete honetan crowdfunding kanpaina bat hasiko dute Indiegogo plataforman irailerako aurreikusita dagoen ekoizpena finantzatzeko.

Zehazki, Weetbe markarekin kaleratutako lehen produktua da, eta "eraginkortasun handiko maskara da, erosoa eta segurua, normaltasun berrira egokitua".

Ohar baten bidez sustatzaileek azaldu dutenez, "itolarri sentsazioa" kentzen du aireztapen balbula bat eta pertsonen arteko komunikazioa errazten duen diseinu gardena baititu. Gainera, ingurumena errespetatzen du eta produktu "guztiz fidagarria" da, "partikulen % 98 iragazten baititu", horien hitzetan.

Maskara kustomizagarria da, eta, gainera, begietarako pantaila bat jartzeko aukera du, babes handiagoa izateko.

2020ko martxoan, hiru ekintzaile gazte horiek pentsatu zuten konfinamendu-egoera "aukera ezin hobea" zela herritarrentzat produktu erabilgarri bat diseinatzeko, eta "une egokia" zela enpresa propioa sortzeko, Weetbe, lan egiten duten enpresek (Walter Pack eta Idelt) lagunduta eta aholkatuta, haien politikek barne-ekintzailetza eta berrikuntza sustatzen baitituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X