Siemens Gamesa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siemens Gamesak 2021ean marjina positiboetara itzultzea aurreikusi du

Bestalde, 2023tik aurrera mozkin garbiaren % 25 akziodunen artean banatzea aurreikusi du.
Siemens Gamesak Nafarroan duen lantegia
Siemens Gamesak 805 milioi euroren galerak izan zituen lehen bederatzi hilabeteetan. Irudia: EFE.

Siemens Gamesak 2021ean marjina positiboetara itzultzea aurreikusi du. Hala, 2020ko galeretatik irtetea lortuko luke, baita 10.200 eta 11.200 milioi euro artean fakturatzea ere, ekitaldi honetarako aurreikusitako 9.500 edo 10.000 milioien aldean.

Bestalde, 2023tik aurrera, gutxienez, irabazi garbiaren % 25 akziodunen artean banatzea aurreikusi du; beraz, egun aplikatzen den dibidendu-politika bera aplikatuko du. Hala azaltzen du inbertitzailearen egunaren harira Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) bidalitako aurkezpenak. Aurkezpenean, halere, ez da zehazten aurten dibidendua ordainduko duen ala ez.

Siemens Gamesak 805 milioi euroko galerak izan zituen ekitaldi fiskaleko lehendabiziko bederatzi hilabeteetan (urria-ekaina), COVID-19aren krisiak, Indiako eta Mexikoko merkatuen moteltzeak eta Norvegian zein Suedian izandako proiektuen gainkostuek eraginda. Urtebete lehenago, berriz, 88 milioi euro irabazi zituen.

Uztail amaieran kontuak aurkeztu zituenean, urte amaierako aurreikuspenak moldatu, eta 9.500 eta 10.000 milioi artean fakturatuko zituela aurreikusi zuen; azaroan, aldiz, 10.200-10.600 izango zirela adierazi zuen, eta ustiapen-marjina % 3 eta % 1 arteko negatibo doituarekin amaituko duela adierazi du. Aurreko gidetan, ordea, % 5,5 eta % 7 arteko marjina positiboa aurreikusten zuen.

Ostegun honetan, inbertitzailearen eguna dela-eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) igorritako aurkezpenean, Siemens Gamesak aurreratu du 2021erako ustiapen-marjin doitua espero duela,% 3 eta % 5 artekoa, eta % 8 eta % 10 artekoa 2023an.

Errentagarritasunera itzultzeko, COVID-19aren pandemiak eta Europako iparraldeko gainkostuek eragindako ondorioak arindu beharko dira, baita Indian aurreikusitako berregituraketa eta konpainia bultzatzeko abian jarritako Leap programan jasotako neurriak martxan jartzea ere.

Bestalde, 2020-2022 aldian, Siemens Gamesak fakturazioaren % 6 inbertsiora bideratzea aurreikusi du, eta 2023an tasa hori % 5era jaitsiko da.

Aurkezpenaren arabera, ekoizleak produktu berrien garapenean inbertitzeko fokua izango du, bai offshore (itsasoko energia eolikoa), bai onshore (lurreko energia eolikoa).

Gainera, offshore fabrikazio sarearen hedapenean inbertituko du (Taiwan edo Frantziara, adibidez), merkatu berrietan sartzeko ezinbesteko baldintza baita.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X