Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ITP Aerok 133 behargin kaleratuko ditu Barakaldoko eta Sestaoko lantegietatik

Sindikatuek kaleratzeak errefusatu dituzte. Enpresak, bestalde, 505 langiletik 133 kaleratzeko asmoa duela iragarri du, bi lantegi horien jarduna bermatze aldera".
ITP Aero enpresako langileen manifestazioa, Bilbon
ITP Aero enpresako langileen manifestazioa, Bilbon. EFEren artxiboko irudia

ITP Aero Castings taldearen zuzendaritzak enplegu erregulazioko espedientea aurkeztuko du Barakaldoko eta Sestaoko lantegietan. Sindikatuek eta enpresako iturriek jakitera eman dutenez, 500 beharginetatik 133 kaleratuko dituzte.

Hain zuzen ere astearte honetan ekin diete negoziazioei, arrazoi ekonomikoak eta ekoizpen arazoak tarteko, enpresak planteatu dituen kaleratzeak ardatz hartuta.

ITP Aerok azaldu duenez, bi lantegi horien jarduna ziurtatzea dute helburu kaleratzeek. Dena den, esan du lanpostuen galera arinduko duen eta etorkizuneko enplegua bermatuko duen neurri oro "negoziatzeko asmoa" duela.

Enpresako iturrien arabera, COVID-19aren pandemia hasi aurretik, industria aeronautikoak hazkundea aurreikusi zuen hurrengo urteetarako. Testuinguru horretan, enpresak inbertsio handiak egin zituen instalazioetan, baita jendea kontratatzerakoan ere.

"Alabaina", adierazi du atsekabez,"inoiz sektore honetan izan den krisirik handiena ekarri du pandemiak, alegia, krisi estruktural handi bat" ."Duela gutxi genituen aurreikuspenak ezin izan ditugu bete. Ekoizpena % 50 inguru jaitsi da, eta seguruenik enpresaren jardunak beherako joerari eutsiko dio datozen urteetan ere", gaineratu du.

ELAk, bestalde, planteatutako kaleratzeak errefusatu ditu. "133 pertsona lanik gabe geratuko dira, eta 115 kontratu ebentual gutxiago daude urte hasieratik", salatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X