Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELAk greba deitu du urtarrilaren 27 eta 28rako eskoletako garraioan eta jangeletan

Lan orduak ugaritzea, jendea kontratatzea, ratioak berrikustea, ibilbideak ugaritzea eta segurtasun neurriak adostea eskatu dute, besteak beste.
Eskolako jangela, pandemiaren aurretik. Argazkia: EiTB
Eskolako jangela, pandemiaren aurretik. Argazkia: EiTB

ELA sindikatuak greba deitu du urtarrilaren 27an eta 28an EAEko ikastetxeetako garraioan eta jangeletan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren "errespetu eta ardura falta"gatik eta kalitatezko zerbitzu segurua eskaintzeko "konpromiso" ezagatik.

Sindikatuak ohartarazi duenez, ez du baztertzen deialdi gehiago egitea datozen hilabeteetan aldarrikatzen dituen neurri eta erabakiak hartzen ez badituzte.

ELAk azaldu duenez, aurreko ikasturtearen amaieran zerbitzuak modu adostuan antolatzeko eskaera egin bazuen ere, Hezkuntza Sailak "ez die jaramonik egiten familien, zentroen eta langileen eskaera eta beharrei, inposaketa eta aldebakarreko erabakiak nagusituz".

Sindikatuaren arabera, "lau greba egun deitu behar izan genituen lehenengo bilera egiteko", eta gogorarazi du azaroaren 10ean egitekoa zena Hezkuntza Sailak "bertan behera" utzi zuela, "eta badirudi hitzordu berririk ez dela egongo".

ELAk azpimarratu du egungo egoerak ez duela hobera egin ikasturte hasieran, eta "agerian" geratu direla "gabezia eta behar gehiago". Egunero jangeletan eta garraioan lan egiten dutenek "estres eta ezinegona" bizi dute, salatu du.

Langileen ordezkariek gaineratu dute "segurtasuna bermatu behar duten talde egonkorrik" ez dagoela zerbitzu horietan. Jangeletan "arduradun bakoitzak hiru talde egonkor artatzen ditu batez beste" eta "autobusean leku txikia partekatzen dute, segurtasun distantziarik eta musukorik gabe", ELAren esanetan.

ELAk garraio eta jangela zerbitzuen "ardura" bere gain hartzeko eskatu dio Hezkuntza Sailari, zentro publiko, pribatu eta hitzartuetan. Hori horrela, beharrezko aurrekontua osatzea proposatu dio, ikasturte osorako zerbitzua bermatzeko, enpleguari eta lan-baldintzei eutsiz.

Lan orduak ugaritzea, jendea kontratatzea, ratioak berrikustea, ibilbideak ugaritzea eta segurtasun neurriak adostea eskatu dute, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X