Elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azpiazu: "Europako proiektuak Jaurlaritzak aurkeztuko ditu, ez modu asanblearioan"

Ekonomia sailburuak ez du nahi oposizioak Europatik iritsitako funtsen kudeaketan parte hartzea. "Erantzukizun keinu gisa", aurrekontu akordioak hitzartzea proposatu dio oposizioari.
Pedro Azpiazu Ekonomia sailburua
Pedro Azpiazu Ekonomia sailburua. Argazkia: Radio Euskadi

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan nabarmendu du EAE dela zorraz gutxien baliatzen den erkidegoa. BPGa kontuan izanda, % 16,9 ingurukoa izango da zorra, espainiar Estatuko txikiena. "Gainera, abantailaz jokatzen dugu: zero inguruan daude interes-tasak, eta beraz zorpetzea ez da garestia", esan du.

Ekonomia sailburuaren esanetan, Jaurlaritzak "maniobra tarte handiagoa" dauka. "Covid-19ari aurre egiteko ditugun 540 milioietatik 140 ez ditugu oraindik inora bideratu. Horrek malgutasuna ematen digu urtean zehar gerta litezkeen aurreikusi gabeko gastuei aurre egiteko", adierazi du.

Next Generation funtsei dagokienez, Urkulluren gobernuaren jokabidea txalotu du. "Jaurlaritzak Espainian aurkeztu eta Europan defendatu behar ditu proiektuak. Kontu horiek ez dira biltzar edo enkante batean erabakitzen. Dibertigarria izan liteke, baina ez da bideragarria. Jaurlaritzak badaki zelan egin gauzak. Legebiltzarrak Jaurlaritza kontrola dezake, baina bakoitza bere kontuez arduratu behar da", erantsi du.

Ildo horretan, Azpiazuk badaki zaila izango dela aurrekontuak onartzeko orduan oposizioko alderdien babesa jasotzea: "Kontu hauek babes ditzaketen beste alderdi batzuen erantzukizun politikoa keinu ona litzateke gizarte osoarentzat".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X