2021eko AURREKONTUAK EAEn
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aurrekontua handitu egingo da EAEn

15 milioi euro baino gehiago bideratuko dituzte koronabirusaren krisiak turismoan, ostalaritzan eta merkataritza sektorean izan dituen ondorioei aurre egiteko.
Ostalaritza
Turismo eta Ostalaritzak 3,1 milioi euro jasoko ditu “Covid Porgramaren” baitan. Argazkia: Artxiboa.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aurrekontua % 8 haziko da 2021ean. Hala, 47,2 milioi eurokoa izango da, eta sektoreari lagunduko dio covid-19ak eragindako krisiari aurre egiteko.

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren arabera, 15 milioi euro baino gehiago bideratuko dituzte koronabirusaren krisiak turismoan, ostalaritzan eta merkataritza sektorean izan dituen ondorioei aurre egiteko.

47,2 milioi horietatik, Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak 17,1 milioiko aurrekontua izango du, eta zenbateko horretatik 8,3 milioi Basquetour Turismoaren Euskal Agentziari bideratuko zaizkio.

Turismo eta Ostalaritzak, gainera, 3,1 milioi euroko aurrekontua izango du “Covid Porgramaren” baitan, covid-19aren ondorioei erantzuteko.

Merkataritza Zuzendaritzak, bere aldetik, 18,5 milioi euroko aurrekontua izango du, eta Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak, berriz, 7,1 milioikoa.

Merkataritza ere pandemiaren ondorioei erantzuteko programaren onuradun izango da. 7 milioi euro bideratuko dituzte tokiko merkataritza txikia suspertzeko plan baterako eta kontsumoko pizgarrietarako.

Suspertze plana

Era berean, turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko 257.000 euroko laguntza-programa bat aurreikusten da.

"Covid programa" horren hirugarren zatia 1,8 milioi euroko partida bat da, turismo-sektorea sustatzeko eta laguntzeko plan berri bat abian jartzeko.

Hala, Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak 5,2 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu guztira, eta horiei beste 1,4 milioi euro gehituko dizkie sustapenerako eta informaziorako.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X