ITP Aerok PCBn aldi baterako enplegu-erregulazioa egingo duela berretsi du
Hegazkin motorrak egiten dituen ITP Aerok galerak izan zituen 2020an, historian lehen aldiz, covid-19aren eraginez. Zehazki, 13 milioi euroko galerak eta 735 milioiko irabaziak (2019an baino % 25 gutxiago) izan zituen iaz, konpainiak gaur jakinarazi duenez. Emaitzei aurre egiteko, kaleratzeak egin baditu ere, Barakaldoko eta Sestaoko (Bizkaia) PCB lantegietan aldi baterako enplegu-erregulazio espedientea egingo duela berretsi du taldeak.
Iragarpena Carlos Alzola ITP Aeroko buruak egin du gaur emaitzak aurkezteko prentsaurreko telematiko batean.
Alzolaren hitzetan, pandemiak "hegazkingintzako historian izandako krisirik latzena" eragin du, eta ingurumaria horretan, Zamudioko enpresari eragin dio "modu nabarmenean". Nolanahi ere, azpimarratu du enpresak "arin" erantzun diola CORE 21 suspertze planaren bidez. Plan horrek langileriaren % 15 kaleratzea eta "unean uneko doikuntzak" egitea aurreikusten zuen. Behin doikuntza horiek eginda, Alzolak esan du prozesua "ia bukatuta" dagoela eta, aurten behintzat, ez dituztela kaleratze "gehiago" aurreikusi.
ITP Aeroko buruak emandako datuen arabera, 2020ko abenduaren 31n 3.559 langile zituen ITP Aerok, % 11 gutxiago. Gaur gaurkoz, "% 15eko doikuntza hori amaitu dugu —PCBn egindako 83 kaleratzeak otsailean egin dituzte—. 2022an zer gertatuko den ez dakit", erantsi du.
Kaleratze horiez gain, aldi baterako enplegu-erregulazio espedientea prestatzen ari da zuzendaritza.
ITP Aeroko arduradunak argudiatu duenez, Barakaldoko eta Sestaoko lantegietan "enplegu-erregulazioko espedientea PCBn izandako lan-karga beherakada baino txikiagoa izan zen. Lan-karga modu esanguratsuan jaitsi da lantegi horretan, % 50raino", eta hala, esan du iragarritako doikuntzez gain, aldi baterako txostena beharrezkoa dela.
Susperraldia, 2024-2025rako
Alzolak emandako datuen arabera, 734 milioi euroko irabaziak izan zituen taldeak iaz, 2019an baino % 25 gutxiago. Galerei dagokienez, 13 milioi eurokoak izan ziren (etekin garbia 95 milioikoa izan zen 2019an).
2021 urteari begira, ITP Aerok iazkoen antzeko emaitzak espero ditu, salmenten kopurua apur bat murriztuta eta etekinak egonkortuta. Azkenik, Alzolak esan du 2024-2025era arte behintzat ez dutela susperraldirik espero.
Zure interesekoa izan daiteke
Diesel litroa 2 eurotik gorakoa da jada Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.