NABIGAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suezko kanalean harrapatuta geratu diren edukiontzietako 50ek Euskadi dute helmuga

Edukiontzi horietan mota guztietako produktuak daude, besteak beste, EAEko industriarako osagai garrantzitsuak, baita material sanitarioa ere.
18:00 - 20:00
Suezko Kanalean gurutzatuta dagoen ontzia erreskatatzeko lanek aurrera darraite

Suezko kanalean Ever Given ontzian doazen edukiontzietako 50ek Bilboko portua dute helmuga, EITB Mediak baieztatu duenez. Edukiontzi horietan mota guztietako produktuak daude, besteak beste, EAEko industriarako osagai garrantzitsuak, baita material sanitarioa ere.

Panamako bandera duen itsasontzia Rotterdamera doa, Asian zehar egin duen ibilbidearen ondoren. Europako portura iristen denean, zamaontzi txikiagoetan banatuko du karga, eta zeharkako portuetara joango dira, esaterako, Bilbora.

Ontzia berriz flotarazteko lanak aurrera doazen bitartean, Santurtziko portuan Green Iberica enpresako arduradunak, edukiontzien jabeak, baikor agertu dira Suezko kanalean hondartuta dagoen ontzia datozen orduetan 22.000 edukiontzirekin askatzeko aukeraren inguruan.

"Baikorrak gara, izan ere, eragin duen blokeoaz eta ontzien pilaketaz gain, ontziak ez du inolako kalte estrukturalik", esan diote EITB Mediari.

Suezko kanalak aldi baterako eten behar izan du nabigazioa, asteartetik itsasbidea blokeatzen ari den kargaontzia hondatu ostean. Nazioarteko merkatuak ere puntu estrategiko horri adi daude. Gaur goizean, munduko zamaontzi handienetakoa ateratzeko saiakera egin dute, baina operazioak ez du arrakastarik izan.

Hainbat zirkunstantziek, haize-bolada gogorrek, hondar-ekaitz batek eta akats elektroniko txiki batek eragin zuten ezbeharra.

Green Ibericatik azaldu dutenez, marea noiz igoko zain daude, beste saiakera bat egiteko eta, horrela, kanala askatzeko. 140 ontzi inguru daude Ever Givenen atzetik, besteak beste, petrolio-ontziak eta edukiontziak daramatzatenak.

"Atoiontzi gehiagorekin eta sakonera handiagoarekin beste saiakera bat egin behar da, horregatik marea igo arte itxaron behar dugu, ontzia oso kargatuta baitoa", esan dute.

Behin ontzia askatuta, tripulazioaren eta kargaren segurtasunagatik, enpresa-jabeak egiaztatu beharko du dena egoera onean dagoela nabigatzeko eta "galdutako denbora berreskuratzen saiatzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X