BPGa eta enplegua % 2,9 eta % 2,1 jaitsi dira 2020ko lehen hiruhilekoarekin erkatuta
Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia % 2,9 jaitsi zen 2021eko lehen hiruhilekoan, iazko epe bereko datuekin alderatuta. Enpleguak ere atzera egin zuen, % 2,1, urte arteko datuei erreparatuta, Euskal Estatistika Institutuak (Eustat) gaur emandako Hiruhileko Kontuen Aurrerapenaren arabera.
Dena dela, aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta, Barne Produktu Gordina (BPGa) % 0,2 hazi zen, eta enplegua, % 0,5.
Igoera hori, dena den, esperotakoa baino "apalagoa" da (% 0,5 haziko zela espero baitzen), baina Eustatek nabarmendu du hirugarren hiruhilekoa dela jarraian tasa positiboekin. 2020ko azken hiruhilekorako zenbatetsitako urte arteko atzerakada handiagoa izan zen, % 7,6koa.
Enpleguari dagokionez, aurreko hiruhileko datuekin erkatuz gero, % 0,5 hazi da (aurreko hiruhilekoan, 2020ko laugarrenean, egonkor mantendu zen). Aurreko urte arteko jaitsiera, 2020ko azken hiruhilekoan zenbatetsitakoa, nabarmenagoa izan zen, % 6,3koa.
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak martxo amaieran iragarri zuenez, urteko lehen hiruhileko honetan % 2,5 jaistea espero zuten, baina azkenean, lau hamarren handiagoa izan da beherakada.
Hain justu, Ekonomia eta Ogasun Sailak gaur adierazi du datuek 2020ko hirugarren hiruhilekoan hasitako "joera baikorra" berretsi dutela eta hirugarren hiruhilekoa dela tasa positiboekin. Hiruhileko arteko igoera "txikia" koronabirusarekin lotu du Sailak, eta agerian uzten du, horren iritziz, pandemiak ekonomian duen eragin "estua".
Hala, Azpiazuk zuzentzen duen Sailak iritzi dio "litekeena" dela "artalde immunizazioa lortu arte ez egotea hazkunde sendorik".
Urte arteko igoerari buruz, oso adierazgarria ez dela esan du. Izan ere, % 2,9ko igoera 2020ko lehen hiruhilekoaren datuekin alderatuta lortu dute. Orduko hartan, pandemiak "azken zatian baino ez zuen harrapatu" eta beherakada handiena bigarrenean egon zen. Hortaz, daturik fidagarriena bigarren hiruhilekotik aurrera edukiko dugu.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.