koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasun Sailak proba diagnostikoak egingo dizkie sasoikako langileei

Sektorearen jarraipenari esklusiboki bideratutako arakatzaile-talde bat isolatze-neurri aproposak betearazteaz ere arduratuko da.
Osasun Sailak probak egingo dizkie ardogintzako langileei. Artxiboko argazkia: Lorentxo Portularrume
Osasun Sailak probak egingo dizkie ardogintzako langileei. Artxiboko argazkia: Lorentxo Portularrume

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak covid-19a detektatzeko proba diagnostikoak egingo dizkie ardogintza sektoreko sasoikako langileei, euren lana "bermeekin" egin dezaten.

Arabako Errioxako sasoikako langileak covid-19aren aurrean babesteko kanpainaren testuinguruan, Osasun Sailak eta Osakidetzak beharrezko proba diagnostikoak gain hartuko dituzte eta langile horien osasun-laguntza bermatuko dute, hala behar izanez gero.

Osasun Sailak PCR proba bat eskainiko du, lanaldia hasi aurretik, sasoi honetan lan egitera bertaratutako langileentzat. Maiatzaren 10a eta 28a bitartean egingo dituzte proba horiek, Guardiako frontoian.

ESI Araba eta ESI Arabako Errioxako arakatzaileek, bestalde, talde bat esklusiboki bideratuko dute kanpaina osoan zehar sektoreko langileen jarraipena egitera.

Talde horrek isolatze-neurri aproposak aplikatzeko ardura ere hartuko du, langileren batek emaitza positiboa ematekotan, eta baita hurbileko kontaktua izateagatik koarentena egin behar duten kasuetan ere.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azpimarratu du koronabirusaren aurrean ahalik eta prebentziozko neurri gehien hartzearen garrantzia, ardogintza lanetan ari diren pertsonek "berme guztiekin" lan egin dezaten.

Era berean, Sagarduik adierazi duenez, prebentzio eta kontzientziazio gaietan "oso lan ona" egiten ari dira gizatalde horrekin harremanetan dauden eragile guztiak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X