Iruñeak behar duen energia elektrikoaren % 76 eguzki plakekin sor lezake
Iruñeko Udalak 2030erako Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Estrategian eta GoGreen Estrategian kontsumitutako energiaren % 40 iturri berriztagarrietatik etortzea jasotzen du. Helburu hori lortzeko, 'Iruñeko eguzki-mapa' garatu du. Dokumentu horren ondorioen arabera, hiriak energia elektrikoaren % 76 sortzeko ahalmena du, eraikinen estalkietan jarritako eguzki-instalazio fotovoltaikoen bidez. Auzo batzuek, gainera, urtebetean kontsumitzen dutena baino energia gehiago sortzeko ahalmena dute.
Fermín Alonso Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkariak eta Javier Zardoya Udaleko Energia Agentziako arduradunak aurkeztu dute 'Iruñeko eguzki-mapa', Smart Cities Institutuko kide diren Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaile talde batek egindakoa.
Hiriak eguzki-energia fotovoltaikoa (elektrikoa) eta eguzki-energia termikoa sortzeko duen ahalmenaren azterketa da, jasotako eguzki-erradiazioaren arabera. Dokumentuak plangintza energetikoa maila teknikoan edo politikoan errazteko informazioa ematen du, baita maila partikularrean erabakiak hartzea errazteko ere, horrela teknologia horiek hirian hedatzea azkartzeko.
Energia-kontsumoak eta ahalmenak
2019ko kontsumo-datuak kontuan hartuta, eguzki-energia fotovoltaikoaren bidezko eskari elektrikoaren estaldura-tasak lortu dira Iruñeko posta-barrutietarako. Hiri osorako, kontuan hartuta urteko energia-elektrikoaren kontsumoa guztira 656.41 GWh-koa dela eta urteko ekoizpen fotovoltaikoa 502.65 GWh-koa izan daitekeela, elektrizitate-kontsumoaren % 76,6 lor liteke. Gainera, hiriko 16 posta-barrutietako 4tan egiaztatu da energia fotovoltaikoa ekoizteko ahalmena kontsumo elektrikoa baino handiagoa dela. Nabarmentzekoak dira Sanduzelai, Buztintxuri eta Landaben.
Hiriko estaldura termikoari dagokionez, gas naturalaren guztizko kontsumoa urtean 1.208 GWh-koa dela kontuan hartuta eta eguzki-ekoizpen termikoa 1.197,69 GWh-koa izan litekeela, urteko eskariaren % 99,1 ase liteke. Ekoizpen fotovoltaikoaren kasuan bezala, Sanduzelai, Buztintxuri eta Landaben biltzen dituen posta-barrutia nabarmenduko litzateke eguzki-energia termikoa ekoizteko ahalmen handiagatik.
Udal-eraikinetan gaur egun kontsumitzen den energia guztiaren % 0,9 lortzen da eguzki-energia fotovoltaikoaren bidez. Hala ere, eraikin horien ekoizpen fotovoltaikoko ahalmen estimatua (27,76 MWh) kontuan hartuta, Udalaren elektrizitate-eskariaren % 92 ase liteke. Gas naturalaren kontsumoaren eta eguzki-energia termikoaren ekoizpenaren datuen arabera, egun eskariaren % 0,9 betetzen da horrela. Baina udal-eraikinetako eguzki-energia termikoa ekoizteko ahalmena 66,69 GWh-koa da, adituen esanetan; hots, egungo gas natural kontsumoa baino 2,6 aldiz handiagoa.
Etorkizunean egin litezkeen jarduketak
'Iruñeko eguzki-mapa' dokumentuak etorkizunean egin litezkeen lau jarduketa ere biltzen ditu. Lehenengoa espazio publikoak aztertzea da, hala nola parkeak eta aisialdirako eremuak, eguzki-energiaren bidez asetzen den udal-kontsumoa handitze aldera. Bigarrena kalkuluak hobetzearekin dago lotuta, espazio-bereizmen handiagoko gainazaleko eredu digital batetik abiatuta. Hirugarren jarduketaren ondorioz, eraikinen fatxadetan jasotako energia eta horren inplikazioak ere aztertuko lirateke, hala energia berriztagarriak ez direnen kontsumoari dagokionez nola bertan bizi direnen erosotasun termiko eta bisualari dagokienez. Azkenik, lan-ildo gisa, hiriko balizko 'bero-uharteak' identifikatzea aipatzen da.
Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoetarako laguntzak
Iruñeko Udalak autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak jartzeko dirulaguntza-deialdian eskaerak aurkezteko epea urriaren 31ra arte egongo da zabalik. Aurten, laguntza horien zenbatekoa % 50 igo da, 30.000 eurorainokoa baita.
Diruz lagunduko dira autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko eguzki-instalazio fotovoltaikoak Iruñeko udal-mugarte barruko higiezin eta/edo eraikinetan, hala banakako autokontsumorako nola kontsumo partekatu edo kolektiborako. Honako gastu hauek finantzatuko dira: elementu sortzaileak, ainguraketa- eta euste-sistemak, inbertsoreak, kableak eta babesgarriak eta bateriak (aukeran). Diruz lagundu daitekeen inbertsioa ez da 2.000 eurotik beherakoa izango eta diseinu- edo ingeniaritza-lanek ezingo dute izan instalazioaren kostu osoaren % 10 baino gehiago. Horrela, eman daitekeen zenbatekoa diruz lagundu daitekeen gastuaren % 50era bitartekoa izango da, eta eskaera bakoitzeko gehienez ere 2.000 eurokoa izango da banakako autokontsumoan, eta 4.000 eurokoa autokontsumo partekatuan.
Deialdiak bi betekizun ezartzen ditu dirulaguntzak jaso ahal izateko: batetik, Iruñean kokatuta dagoen higiezin baten jabe izatea, eta, bestetik, Iruñean erroldatuta egotea, gutxienez, 2021eko urtarrilaren 1az geroztik. Dirulaguntza hori jaso nahi duten instalazio guztiek urriaren 31rako eginda, fakturatuta eta legeztatuta egon beharko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.