Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELAk eta enpresak H&Mn Hego Euskal Herrian kaleratzerik ez izatea adostu dute

Hala, sindikatuak konpromisoa hartu du langileek apirilaren 22tik egin duten greba bertan behera uzteko.
Ez da kaleratzerik izango H&Mk Hego Euskal Herrian dituen dendetan
Ez da kaleratzerik izango H&Mk Hego Euskal Herrian dituen dendetan. Argazkia: @ELAsindikatua.

ELA sindikatuak akordioa itxi du H&M suediar enpresarekin astearte honetan, eta, ondorioz, ehungintzan dabilen multinazionalak ez du kaleratzerik gauzatuko Hego Euskal Herrian dituen dendetan; sindikatuak, hala, konpromisoa hartu du langileek apirilaren 22tik egin duten greba bertan behera uzteko.

ELAk iragarritako akordioaren arabera, enpresak ez ditu kaleratuko astean 30 ordutik gorako kontratuak izan eta kontziliazio-eskubidea erabiltzen duten langileak; gainera, EAEko eta Nafarroako bere zentroetan egiteko asmoa zuen kaleratzeak eta lan-aldaketa nabarmenak bertan behera utzi ditu H&Mk.

Sindikatuaren esanetan, CC. OO. eta UGT sindikatuek, hau da, Estatu mailan gehiengoa duten sindikatuek, adostu zituzten kaleratzeak enpresarekin.

Langileak zoriondu ditu ELAk

ELAk langileak zoriondu ditu, "enplegua eta lan-baldintzak babestea helburu, H&M enpresa suediarraren aurrean egindako borrokagatik"; izan ere, ehungintzako enpresek, sindikatuaren iritziz, "mozkina maximizatzea du xede, bai eta Internet bidezko salmenta bultzatzea ere". Estrategia hori lanpostu asko ari da suntsitzen, dio ELAk.

Enpresak berak argitaratutako datuei erreparatuta, H&Mk, 2019an, 21 988 milioi euro fakturatu zituen, eta 1270 milioi euroko mozkina erdietsi zuen, aurreko urtean baino % 6,3 gehiago, ELAk zehaztu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X