Diru politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estrategia aldatuta, Europako Banku Zentralak % 2an ezarri du inflazioaren helburua

Europako Bankuak % 2tik gorako igoerak onartuko ditu eta Kontsumorako Prezioaren Indizean etxebizitzari lotutako gastuak gehitzea proposatu du.
Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko presidentea.
Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Europako Banku Zentralaren Gobernu Kontseiluak estrategia monetarioa aldatzea eta malgutasun gehiagoz jokatzea erabaki du. Hala, inflazioaren helburua % 2an ezarri du. Orain arte "% 2aren azpitik baina gertu" egon behar zela agindu izan du.

Krisi ekonomikoaren ondorioz, inflazioa baxuegia dela eta, kezkatuta agertu dira Europako Bankuko arduradunak. 18 urtetan lehen aldia da diru politika aldatzen dutela.

Zenbateko berria simetrikoa izango da, hau da, goitik zein behetik egotea posible izango da, baina txartzat joko dute.  

Ildo horretan, une zehatz batzuetan % 2ko helburura ez heltzea edo hura gainditzea onartuko dutela jakinarazi dute.  

Horrez gain, Kontsumorako Prezioaren Indizean etxebizitzari lotutako gastuak gehitzea proposatu du.

Europako Banku Zentralak enplegua, egonkortasun ekonomikoa eta emergentzia klimatikoa izan ditu kontutan bere estrategia berria zehazterakoan.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X