2020ak balantze "zeharo negatiboa" utzi duen arren, susperraldia sendoa eta azkarra izatea espero dute
Koronabirusaren pandemiak eragindako krisiak EAEko Barne Produktu Gordina (BPG) % 9,5 jaitsarazi du, hamarkadetako atzeraldi handiena. Hala ere, epe laburrean susperraldi sendoa espero da. Hala jasotzen du Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuk gaur aurkeztu duen 2020ko euskal ekonomiaren urteko txostenak.
Sailburuarekin batera, Jordi Campas Ekonomia eta Europako Funtsen sailburuordea eta Iñaki Barredo Ekonomia eta Plangintzako zuzendaria egon dira, eta bat etorri dira sailburuarekin 2020ko balantze ekonomikoa egiteko "lasaitasun dosi ona" behar dela esaterakoan, ezohiko urtea izan delako zentzu guztietan.
Txostenaren arabera, 2020ko zifra ekonomikoak, Euskadiri zein munduko ekonomiari dagozkienak, "zeharo negatiboak" dira. Uzkurtze horren tamaina hobeto ulertzeko, gogorarazi dute 2009ko Atzeraldi Handiaren urterik gogorrenean munduko BPGa hamarren bat baino ez zela murriztu, 2020an beherakada hori % 3,3ra iritsi zen bitartean, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) aurtengo apirilean egindako txostenaren arabera.
Munduko ia arlo ekonomiko guztietan BPG nabarmen jaitsi zen testuinguru horretan, euskal ekonomia ez zen salbuespena izan. Azken atzeraldien erreferentziak izan ziren: -% 4,1 2009an, -% 2,0 2012an eta -% 1,7 2013an. "Beraz, garai honek eta BPGaren -% 9,5eko balantzeak nabarmen gainditzen du azken hamarkadetan ezagututako eragin negatiboa", azpimarratu du Azpiazuk.
Lanpostuen galera
Era berean, arreta jarri dute jardueraren galga horrek lan-merkatuan izan dituen "ondorio nabarmenetan", izan ere 2020an, besteak beste, 20.900 lanpostu galdu ziren. Horrela, 5 urtez jarraian lanpostuak sortu ziren. Horrela, lanpostuak sortzeko ondoz ondoko 5 urteko aldiari amaiera eman zitzaion
Enpleguaren beherakada jarduera ekonomikoaren beherakadaren ondorioz espero zitekeena baino apalagoa izan zen, gainera . Izan ere, erregulazio espedientepean zeuden pertsona gehienak enplegatu gisa kontabilizatu dira.
Erantzun fiskal eta monetario azkarra
Aurreko atzeraldietan erantzuna austeritate-politikak izan baziren, oraingoan pandemiari emandako erantzun fiskala eta monetarioa azkarra eta tamainaz handia izan da, batez ere garatutako ekonomien artean. Horren adibide Europako Batzordeak bultzatutako Next Generation EB programa 750.000 milioi eurokoa.
Azpiazuk adierazi duenez Eusko Jaurlaritzak pandemiari emandako erantzuna honako bideetatik etorri zen: osasun-gastu handiagoa, ikastetxe publikoei eta itunpekoei laguntza berezia ematea, unibertsitate-sistema digitalizatzeko laguntzak, gizarte-larrialdietarako laguntzak areagotzea, lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko laguntza gehiago ematea, erregulazio espedientepean zeuden langileentzako laguntzak eta enpresei likidezia emateko laguntzak. Azpiazuk nabarmendu duenez, "horrekin guztiarekin, 2020an 850 milioi euro baino gehiago erabili dira pandemiaren aurkako borrokan".
Gainera, 1.000 milioiko funts bat jarri zen martxan, Elkargirekin kudeatuta, zailtasunak dituzten enpresei laguntzeko. Foru-aldundien eta udalen jardun proaktiboarekin osatu ziren laguntza-lerro horiek.
Etorkizuna, susperraldia
Euskal ekonomiari dagokionez, 2021-2030 aldirako oinarrizko agertokiak herrialde garatuetarako aurreikusitako bilakaeraren antzekoa erakusten du; izan ere, 2021eko (BPGaren % 6,7) eta 2022ko (% 5,7) hazkunde handiek erritmo leunagoei bide ematen diete hurrengo urteetan: 2023 (% 1,8), 2024 (% 1,7). Lehen urte horietan, kontsumo pribatua suspertu egin da, ekonomiaren batez bestekotik gora, pandemia-denboran sortutako aurrezpenak bultzatuta.
Txosten honetan aurreikusten denez, enpleguari mesede egingo dio jarduera ekonomikoaren bultzadak. Jardunaldi osoko lanpostuen baliokideei dagokienez, aurten enplegua % 4,9 handitzea espero da. Ehuneko hori hurrengo urtean % 3,3koa izango da, eta ondorengo aldietan pandemiaren aurreko balioekin bat datozen kopuruetara itzuliko da. Horri esker, langabezia-tasa 2020ko batez besteko % 10,6tik 2021ean % 10,3ra eta 2022an % 9,6ra jaitsiko da.
Azpiazuren arabera, "Covid-19aren pandemiak sortutako krisia gizartea eraldatzeko aukera gisa hartu behar da", eta hiru alderdi azpimarratu ditu: trantsizio teknologiko-digitala, trantsizio energetiko-klimatikoa eta trantsizio demografiko eta soziala. Horren esanetan, behin unerik txarrenak igarota, "helburua ez da susperraldia bultzatzea, inbertsioa eta gure ekonomiaren proiektu eraldatzaileak martxan jartzeko gaitasuna bultzatzea baizik".
Zure interesekoa izan daiteke
Absentismoa murrizteko negoziazio kolektiboan pizgarriak adostearen alde egin du Cebekek
Bizkaiko patronalak negoziazio kolektiboari "inposiziorik gabe" eta elkarrizketaren aldeko apustuarekin ekiteko deia egin du, eta hitzarmenetan absentismoaren eragina murriztea ahalbidetuko duten akordioak eta pizgarriak (ez nahitaez ekonomikoak) sartzea defendatu du.
2026rako pentsioen igoera onartu du Ministroen Kontseiluak, dekretu bakar batean
Kotizaziopeko pentsioak % 2,7 igoko dira, gutxienekoak % 7 baino gehiago, eta familia-kargak dituzten alarguntza-pentsioak, kotizazio gabekoak eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera % 11,4 igoko dira. Igoera horiek Errege Lege Dekretu batean jaso dira, eta azkenean "gizarte-ezkutua" deitutakotik bereizi da, Kongresuan onartu eta pentsiodunek erosteko ahalmena bermatu zezaten.
Erregai sintetikoak ekoizteko Petronorren instalazioa 2027an egongo da martxan, 170 milioiko inbertsioarekin
Instalazioan erregai sintetikoak sortuko dira, hala nola diesela, SAFa eta nafta, gasolinaren osagai nagusia. Urtean 2.000 tona ekoizteko moduko planta izango da. Erregai horiek kamioiak, itsasontziak eta hegazkinak hornitzeko erabili ahal izango dira.
Iñaki Lopez Gandasegui hil da, Aernovaren sortzailea
Bermeotarra jaiotzez, ingeniari industriala zen, eta aeroegituren enpresa ezaguna sortu zuen. 2025era arte enpresa horren presidentea izan zen.
Langabeziak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian: 108.140 langabe EAEn eta 29.614 Foru Erkidegoan
706 lagun gehiago daude langabezian Euskadin, eta 131 gehiago Nafarroan, abenduarekin alderatuta, nahiz eta bi erkidegoek urtearteko beherakadari eutsi dioten.
Hernani, Tolosa eta Lezo etxebizitza-eremu tentsionatu izendatu dituzte
Izendapen horiekin, Euskadin dagoeneko 14 udalerri daude tentsionatuen zerrendan, eta litekeena da laster Arrasate, Zestoa, Pasaia eta Basauri ere gehitzea.
Bi greba egun deitu dituzte Amurrioko Tubos Reunidosen
Amurrioko eta Trapagarango lantegietako beharginen batzordeak Bizkaiko egoitzan bildu dira, otsailaren 9an zuzendaritzarekin egingo den lehen bileraren aurretik jarrera bateratua finkatzeko. Negoziazio mahaiko ordezkaritza adostu dute, baina, lanuzteei dagokienez, Amurrioko plantan bakarrik egingo dira. Trapagarango langileek ez dituzte babestu grebak.
Urrearen eta zilarraren prezioak behera, pasa den astean markak hautsi ostean
Pasa den urtarrilaren 29an ezarri zuen urreak bere azken marka (5595,47 dolar), eta zilarrak ere bai (121,65 dolar).
Tubos Reunidoseko Amurrioko eta Trapagarango batzordeek bilera egingo dute gaur, EEEaren inguruan zer jarrera hartu erabakitzeko
Enplegu-erregulazio espedienteak bi lantokiri eragiten dien arren, enpresak espediente bakar gisa negoziatu nahi du. Horregatik, jarrera komun bat ezarri nahi dute bi batzordeek.
Tubos Reunidos: Trumpen muga-zergek bultzatutako krisiaren gakoak
Konpainiak produkzioaren % 40 galdu du, bere merkatu nagusia (% 45eko kuota) AEB baita. Txerra Molinuevo Amurrioko alkatea zuhur bezain kezkatuta agertu da, "Tubos Reunidos motor ekonomikoa baita eskualde osoan".