Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tubacexeko zuzendaritzak Eusko Jaurlaritzaren proposamena onartu du, enpresa-batzordeak, ostera, ez

Batzordeak salatu duenez, Jaurlaritzak enpresaren "presioei amore eman die". Bestalde, gatazkari amaiera emateko akordioa lortu ez izana deitoratu du Tubacexeko zuzendaritzak, eta enpresak Eusko Jaurlaritzaren proposamena onartu duela erantsi du.
Tubacexeko langileen protesteetako baten artxiboko irudia. Argazkia: Efe.
Tubacexeko langileen protesteetako baten artxiboko irudia. Argazkia: Efe.

Tubacexeko batzordeak errefusatu egin du Eusko Jaurlaritzak hodi fabrikatzailearen gatazka desblokeatzeko egindako proposamena; izan ere, bere ustez, "enpresaren presioei amore eman die", bere planteamendua "aldatu" duelako eta "2021ean kaleratze behartuak eta doikuntza ekonomikoak egiteko aukera" sartu duelako.

Ohar batean, zuzendaritzak eta Lan Sailak ostiral honetan egindako bileraren ostean eman du erabakiaren berri batzordeak; izan ere, astelehenean sintesi proposamen bat helarazi zien aldeei, eta baloratzeko konpromisoa hartu zuten.

Batzordeak salatu duenez, bilera honetan, Eusko Jaurlaritzak bere planteamendua aldatu du, "kaleratze behartuak eta 2021erako doikuntza ekonomikoak egiteko aukera sartuz, hori ez baitago aurreikusita hasierako proposamenean".

Bere ustez, aldaketa honekin, Jaurlaritzak enpresaren "presioei amore eman die", eta, horrenbestez, proposamena ez onartzea erabaki du batzordeak.

Proposamena onartu du zuzendaritzak

Bestalde, gatazkari amaiera emateko akordioa lortu ez izana deitoratu du Tubacexeko zuzendaritzak, eta enpresak Eusko Jaurlaritzaren proposamena onartu duela erantsi du.

Zuzendaritzaren hitzetan, Jaurlaritzaren proposamena onartu du, "funtsezko bi punturekin gatazka konpontzea ahalbidetzen zuelako: kaleratzeak ezabatu, eta borondatez enpresa uzteko egitasmo bat martxan jartzen zuelako, baita lantegietako bideragarritasuna bermatzeko kostuak aurrezteko neurri sorta jaso ere".

Exekutiboaren planteamendua onartu du enpresak, baina "modu harrigarrian alde sozialak errefusatu du", gaineratu du Tubacexek.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Pentsiodunen protesta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alderdiek pentsioak "trukerako txanpon" gisa ez erabiltzea eskatu dute pentsiodunek PPren egoitzen atarian

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak elkarretaratzeak deitu ditu Hegoaldeko hiriburuetan, "PP, Vox, Junts eta UPNk, eskuinak eta ultraeskuinak" pentsioak igotzeko dekretuari uko egiteagatik "haserre" daudela adierazteko. Izan ere, joan den asteartean, alderdi horiek eman zioten kontrako botoa Kongresuan aurtengo pentsioen igoera jasotzen zuen lege-dekretuari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X