Iruzurra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Pandora paperen' balizko erantzukizunak ikertuko ditu Espainiako Ogasunak

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak adierazi duenez, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak iruzurgile handien ikerketei lehentasuna eman behar die.
orain-default-image
orain-default-image

Zerga Administrazioko Estatu Agentziak 'Pandora paperetan' agertzen diren pertsonen eta enpresen balizko erantzukizun fiskalak eta penalak ikertuko ditu. Estatuko 600 herritarren negozio ilunak argitara eman ditu ikerketa kazetarien nazioarteko partzuergo batek.

Zerga Administrazioko Estatu Agentziako iturriek azaldu dutenez, erakunde fiskalak aurretik beste ikerketa batzuekin egin bezala jardungo du. 'Panamako paperak' adibide gisa jarri ditu. "Ustezko jokabide ilunen eta iruzurren berri duenean beti egin bezala", azpimarratu dute iturriek.

18:00 - 20:00

Espainian, El Pais egunkariak eta La Sexta telebistak filtrazioa aztertu dute, munduko zerga-paradisutan etekina atera duten enpresa edo pertsonen bila.

Espainiako 601 pertsona eta 751 offshore sozietate agertzen dira zerrendan.

18:00 - 20:00

Gainera, dozenaka pertsona ospetsu azaltzen dira. Gutxienez 54k zabalik dauden auzi judizialekin lotura dute.

Gehienek Andorrako eta Espainiako abokatuak erabili dituzte bitartekari gisa, munduko zerga-paradisu sekretuetan tresnak sortzeko (Belize, Birjina uharteak, Bahamak edo Cook uharteak, besteak beste).

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak adierazi duenez, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak iruzurgile handien ikerketei lehentasuna eman behar die, diru-bilketan eragin handiagoa dutelako, "errealitate ekonomiko txikietan arreta jarri beharrean".

"Mota honetako kazetaritza lanak behar ditugu, eta Gesthak (Ogasun Ministerioko teknikariak) egiten duen lana aldarrikatu nahi dut, iruzurgile handiak ikertzea eta baliabide gehiago eskatu dituelako", zehaztu du presidenteordeak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X