Tubacexeko langileen erdiak lanera itzuli dira 236 eguneko grebaren ondoren
236 egun iraun duen grebaren ondotik, gaur goizeko seietan lanera itzultzen hasi dira Amurrioko eta Laudioko Tubacexeko langileak. Dena dela, oraingoz ez dira guztiak bueltatuko, erdia inguru (340 inguru guztira) baizik, enpresak ezarritako aldi baterako lan erregulazioko espedientea tarteko.
Atzo arratsaldean sinatu zuten lan gatazkari amaiera ematen dion akordioa Tubacexeko zuzendaritzak eta enpresa batzordearen gehiengoak (ELA, CCOO eta ATAL), Bilbon. Hasieran espero baino babes zabalagoa jaso zuen itunak; izan ere, enpresa batzordea osatzen duten 13 kideetatik 8k (ELA, CCOO eta ATAL) alde bozkatu zuten, eta bostek (LAB eta STAT), berriz, aurka. Hortaz, CCOOk egindako proposamena baztertu eta akordioa berresteko langile guztien artean bozketa egitea ukatu zuen enpresa batzordeak.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabe utzi zituen zuzendaritzak enplegu-erregulazioko espedientearen baitan egin zituen 129 kaleratzeak. Lan gatazkari amaiera ematen dion akordioaren baitan, Tubacexek Auzitegi Gorenean jarritako errekurtsoa kentzeko konpromisoa hartu du, eta ez da behartutako kaleratzerik izango. Alabaina, 40 orduko lanastea izango dute, 2025era arte izoztuta izango dute soldata eta langileen erretiroetarako BGAEari egiten zaion ekarpena % 4tik % 1era jaitsiko da.
Greba otsailaren erdialdean abiatu zen, enpresako iragarritako enplegu-erregulazioko espedientearen harira.
Lan gatazkaren amaierak berehalako eragina izan du burtsan, izan ere, Tubacexen akzioek ia % 4 egin dute gora.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.