Energia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak 90 euroko txeke bat sortu du kontsumitzaile zaurgarrienen berokuntza-gastuetarako

Kontsumitzaile zaurgarrienek, azken hilabeteetako elektrizitatearen eta gasaren igoera dela eta, bonu sozial termikoaren bidez jasotzen dituzten laguntzei gehitzen zaien txekea da. Erkidegoek egingo dituzte ordainketak, abendutik aurrera.
Teresa Ribera (ezk) gaurko prentsaurrekoan.
Teresa Ribera (ezk) gaurko prentsaurrekoan. EFE

Espainiako Gobernuak 90 euroko txeke bat eskaintzea onartu du, abendutik aurrera, neguan bonu sozial termikoa erabiltzen duten kontsumitzaileen berokuntza beharrak asetzeko.

Hala iragarri du Teresa Ribera Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren hirugarren presidenteorde eta ministroak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan; bertan, eta energia prezioen gorakadak kontsumitzaileengan eta enpresengan eragiten ari diren ondorioei aurre egiteko onartutako lege dekretu berria azaldu du.

Kontsumitzaile zaurgarrienek, azken hilabeteetako elektrizitatearen eta gasaren igoera dela eta, bonu sozial termikoaren bidez jasotzen dituzten laguntzei gehitzen zaien txekea da

Riberak azaldu duenez, txekea abendutik aurrera egongo da erabilgarri, eta, horretarako, berak zuzentzen duen sailak beharrezko partida ekonomikoak askatuko ditu eta autonomia-erkidegoei banatu, haiek egin ditzaten ordainketak. 

"Bonu soziala jasotzen duten eta bonu sozial termikoa jasotzeko eskubidea duten pertsonei zuzendutako ordainketa bakarra da. Bonu hori erkidegoek kudeatzen dutenez, Ministerioak transferentzia bat egingo die erkidego guztiei, ordainketa bakarreko sistema hau aktiba dezaten". Prozesu hori gauzatzeko aste batzuk beharko direla ohartarazi du baina urtea amaitu baino lehen erabilgarri egotea espero du. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X