Pentsioak bermatzeko kotizazioak igotzea adostu dute Espainiako Gobernuak eta UGT eta CCOO sindikatuek
Espainiako Gobernuak eta UGT eta CCOO sindikatuek kotizazio sozialak % 0,6 igotzea adostu dute, pentsioen finantzazioa bermatzeko. Igoera hori 2023an aplikatuko da eta 2032ra arte egongo da indarrean.
CEOE Espainiako enpresarien elkartea, berriz, neurri horren aurka agertu da, eta ez du itunarekin bat egin.
Gizarte Segurantza Ministerioak ohar bidez azaldu duenez, belaunaldien arteko ekitaterako mekanismoak bi osagai nagusi izango ditu. Alde batetik, Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsa betetzea izango du helburu, 2023 eta 2032 bitartean.
Ohiko kontingentziengatik egin beharreko ekarpena % 0,6koa izango da, enpresaren eta langilearen artean banatuta, "gainerako kotizazio sozialetan bezala". Ekimen horren helburua "segurtasun kutxa bat" sortzea izango da, 2050. urtetik aurrera gastua aurreikusitakoa baino handiagoa bada, pentsioak bermatu ahal izateko.
Halakorik beharko ez balitz, ez litzateke inolako neurririk ezarriko eta funts hori kotizazio sozialak murrizteko edo pentsioak igotzeko erabiliko litzateke, itunaren arabera.
Halaber, Europako Batzordeak zahartzeari buruz egindako txostenetan 2050etik aurrera pentsioak bermatzeko gastua aurreikusitakoa baino handiagoa izango dela ikusiko balitz, erreserbako funts hori erabiliko lukete, baina urtean gehienez Barne Produktu Gordinaren % 0,2 bideratu ahalko lukete horretara.
Honekin guztiarekin nahikoa izango ez balitz, Espainiako Gobernuak eragile sozialekin hitz egingo du auzia Toledoko Itunaren foroan eztabaidatzeko eta han bestelako neurriak adosteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Sindikatuek manifestazioa egingo dute Bilbon hilaren 12an “gutxieneko soldataren alde”
Udan Legebiltzarrean aurkeztu zuten Herri Ekimen Legegilearen aurka agertu zen Eusko Jaurlaritza. Sindikatuen ustez, eztabaida “gutxieneko demokratikoa” da eta, beraz, protesta egingo dute Jaurlaritzaren, EAJren eta PSE-EEren egoitzen aurrean.
Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak % 3,3ko igoera aurkeztu du 2026ko aurrekontuetan
Aurrekontu horien ardatza, batez ere, enplegu-politika aktiboak indartzea izango da; zehazki, prestakuntza, kontratazioa eta kolektibo kalteberen laguntza sustatzea.
50 udalerritatik igaroko diren 163 kilometro hodi aurreikusten ditu Euskadiko hidrogeno-korridoreak
Euskadiko sarea bi zatitan banatuko da. Enagasek diseinatutako proiektuaren arabera, lanak 2028an hasi eta 2030ean amaituko dira eta 400 milioi euroko inbertsioa eskatuko dute.
Aurrekontuen negoziazioan "maila emateko" eskatu die D'Anjouk EH Bilduri, PPri eta Sumarri
EAEko aurrekontuak adosteko negoziazioan "interes alderdikoiak" alde batera uzteko eskatu dio Ogasun eta Finantza sailburuak oposizioari.
Astelehen honetan hasiko dira sailburuak beren sailetako aurrekontuak Legebiltzarrean aurkezten
2026ko aurrekontuen egutegiaren arabera, osoko zuzenketen bilkura datorren abenduaren 9an egingo dute, eta Ogasun eta Aurrekontu Batzordeak landutako irizpena eztabaidatzeko osoko bilkura, abenduaren 23an.
Kamioilari bat zauritu da Taxoaren, deskargatzen ari zen metalezko fardel bat gainera erorita
59 urteko gizona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuko kolpe ugarirekin. Larunbat honetan, lanean ari zela gertatu da istripua.
MasOrange osoa eskuratzeko akordio ez-loteslea iragarri du Orangek
Operazioa urte honen amaieran egitea aurreikusten du. Horrela, Euskaltel, MasOrangen integratuta dagoena, enpresa frantsesaren eskuetara igaroko da.
Dozenaka kamioik trafikoa oztopatu dute Iruñean, baldintza hobeak aldarrikatzeko
Tradisna elkarteak hilabeteak daramatza "fiskalitate justua", garraio astunari bidesarien kobrantza etetea edota azpiegiturak hobetzea aldarrikatzen.
Eusko Jaurlaritzak Berrikuntzaren Itsasargiak abiatu ditu, Euskadi abangoardia zientifiko eta sozialeko Europako polo gisa sendotzeko
Berrikuntzaren Itsasargiak aurkeztu ditu, lehentasunak eta apustuak argitu, eta gizartean eta ekonomian eragina izango duten ezagutza aurreratuko proiektuak sustatzeko. Berrikuntza Funtsak 81 milioi euro izango ditu 2026an, eta % 6 handituko da urtero, 2030ean 103 milioi eurotik gorakoa izateko.
Angularen arrantza, bertan behera Euskadin
Erabakia bi txostenetan eta Arartekoaren ebazpen batean oinarritu da, aurreko kanpainan Euskadin 198,44 kilo angula arrantzatu ondoren.