Inflazioari aurre egiteko interes tasak igotzea komeni den aztertzen ari dira Europako bankuak
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak EAEko behi guztiak dermatosi nodularraren aurka txertatzeko eskatuko du
Albaitaritzako Alerta Sanitarioaren Sarearen bilera dute astelehenean erkidegoek, eta bertan egingo du eskaera Jaurlaritzak. Argudiatuko duenez, azken kasuak EAEtik gertu dauden Frantziako lau eskualdetan atzeman dituzte.
Euriborrak beste igoera batekin itxiko du urtea, bosgarren hilabetez jarraian igota
Igoera hori gorabehera, urteko berrikuspena duten hipotekak (gehienak) merkatu egingo dira, apur bat besterik ez bada ere.
2026a ate-joka: zer garestituko da, zer merkatu?
Urtea hastearekin batera, eguneratu egingo dituzte hainbat produktu eta zerbitzuren prezioak. Zenbait salneurriren kasuan, hala nola elikagaiena edo etxebizitzena, zaila da aurreikuspenak egitea, baina beste batzuen gorabeherak jakinak dira. Honatx azken horien laburbilduma.
Garbiketa lanak hasi dira A-64an, laborariek blokeoa bertan behera utzi ondoren
Laborariak bi astez egon dira A-64 errepidea blokeatzen, dermatosi nodularraren aurkako neurriengatik protesta egiteko. Behin blokeoa altxatuta, garbiketa lanei ekin diete. Lehen kalkuluen arabera, lanek milioi bat euroko kostua izango dute.
Honakoak izan dira aurten ekonomia arloko lerroburu nagusiak
Munduko harreman komertzialak hankaz gora jarri ditu Donald Trumpek, eta AEBren eta Txinaren arteko merkataritza lehia oso bizia izan da. Euroguneak uste baino hobeto eutsi dio, baina industriak hartu du kolperik handiena.
Alfonso Etxeberria hil da, ELAren idazkari nagusia 1976 eta 1988 bitartean
Jose Elorrietaren aurrekoa "giltzarria" izan zen ELAren oinarri politiko eta estrategikoak finkatzeko, sindikatuaren arabera.
Pentsiodunek "onartezintzat" jo dute pentsioak gutxieneko soldataren parera ez iristea
Pentsioen balioa "urteko erabaki politikoen menpe" dagoela salatu du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak.
Balenciagako lan-batzordeak eta Abu Dhabi Ports taldeak soldatak % 5 jaitsiko dituen akordioa sinatu dute
Langileek joan den astean onartu zuten erosketa akordioa. Ontziolak Gipuzkoako portuan jarraituko duela bermatuko du.
Turismo-gastua % 31,1 hazi da Euskadin azken bost urteetan, eta BPGren % 6,8an dago
Eustaten arabera, Euskadiko turismo-gastua 6.665 milioi eurora iritsi da 2024an, hau da, aurreko urtean baino 526 milioi euro gehiago.
Euskadiko batez besteko erretiro-pentsioa 1841,80 eurokoa da hilean, Estatuko altuena
Lurraldeka, Bizkaian batez besteko erretiro-pentsioa 1.873,61 eurokoa da, Araban 1.857,58 eurokoa eta Gipuzkoan 1.788,35 eurokoa.