lan-ezbeharrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lan-istripuen kopuruak % 17 egin du gora Euskadin: iaz baino 4.900 ezbehar gehiago izan dira

Azarora arte, Araban % 23 hazi ziren lanaldiko istripuak, % 18 Bizkaian eta % 15 Gipuzkoan.
Lan-istripuen eta lan-prekarietatearen aurkako elkarretaratzea. Artxiboko argazkia: EITB Media
Lan-istripuen eta lan-prekarietatearen aurkako elkarretaratzea. Artxiboko argazkia: EITB Media

2021eko lehen hamaika hilabeteak kontuan izanik, Euskal Autonomia Erkidegoko 33.780 langilek hartu dute laneko baja lan-istripuren batengatik. Iazko epe berari erreparatuta, 4.936 langile gehiagok izan dute istripuren bat, alegia, % 17,1 egin du gora kopuruak. Gainera, hilkortasuna % 25 hazi da, 30 hildakorekin.

Osalanek igorritako datuen arabera, urtarriletik azarora arte, 29.091 izan ziren lanaldiko istripuak (% 17,8 gehiago), eta 'in itinere' jazotakoak, berriz, 3.277 (% 11,6 gehiago). Bestalde, baja ekarri zuten 1.412 birgaixotze izan ziren.

Lanaldian izandako istripuen artean, 28.892 arinak izan ziren, 172 larriak eta 27 hilkorrak. 'In itinere' izandako ezbeharrak 3.250 izan ziren, horietako 24 larriak, eta hiru hildako utzi zituzten, guztira.

Lurraldeka, ezbehar-kopurua % 23 hazi zen Araban, lanaldian gertatutako 5.407 istripurekin; % 18 Bizkaian, 14.639 ezbehar antzeman ondoren, eta % 15 Gipuzkoan, 9.045 ezbeharrekin.

Bestalde, Euskadin 1.232 lan-gaixotasun berri zenbatu ziren urtarriletik azarora bitartean, laneko baja eragin zutenak. Horrek % 9ko gorakada suposatzen du, 2020koen aldean.

Bajarik eragin ez zuten lan-gaixotasunei dagokienez, 1.270 izan ziren, hau da, 2020ko epe berean zenbatutako 1.079 lan-gaixotasunak baino % 17,7 gehiago.

Langile bat hil da Zumaian

Azken lan-istripua larunbat honetan gertatu zen Euskadin. 45 urteko langile bat hil zen Zumaian, lanean izandako istripu baten ondorioz.

Garbitzen ari zen eraikineko teilatutik erori zen behargina, eta lekuan bertan hil zen.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X