Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Araban egindako hidrogeno-bateria batek bultzatutako tren bat jarriko du martxan Aldundiak

Arabako Foru Aldundiak, Talgok eta Petronorrek bat egin dute Araban hidrogeno berriztagarriaren ekonomia sustatzeko. Hiru erakundeek hidrogeno berriztagarriaren inguruko garapen industriala eta teknologikoa bultzatuko duen aliantza sinatu dute.
orain-default-image

Arabako Foru Aldundiak akordio bat sinatu du gaur goizean Talgo eta Petronor enpresekin, Arabatik hidrogeno-bateriek bultzatutako tren bat martxan jartzeko eta, horrela, diesela saihesteko. Garraio berria goi teknologietakoa izango da, eta ahalmen logistiko handiko lurralde batean garatuko dute, sustatzaileek adierazi dutenez. Carlos Palacio de Oriol Talgoko presidenteak esan duenez, martxoan hasiko dira tren horren frogak, hilabete gutxi barru martxan egon dadin.

Emiliano López-Atxurra Petronorreko presidenteak, bestalde, Araba mugikortasun iraunkorraren alde dagoela adierazi du: "Akordio hau beste urrats bat da hidrogeno berriztagarriaren aldeko apustu publiko-pribatu bat sendotzeko, trantsizio energetikoari ekiteko funtsezko energia-iturri gisa, mugikortasuna eta industria deskarbonizatzen lagunduko duen heinean".

Bere aldetik, Ramiro González ahaldun nagusiak aurreratu du Arabak lurralde aitzindaria izan nahi duela trantsizio energetikoan: "Hidrogenoa beharrezkoa da trantsizio energetikorako eta klima-aldaketaren aurkako borrokarako, eta akordio honek agerian uzten du administrazioek eta enpresek konpromiso sendoa dugula bide horren bidez deskarbonizazioan aurrera egiteko. Gure industria erreferente izan da beti energiaren arloan, eta, horregatik, berrikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitu behar dugu, bide horretan gure konpromisoa eta laguntza bermatuta baitago".

Ahaldun nagusiaren ustez, gainera, proiektu horrek argi uzten du "Talgoren lidergoa eraldaketa honetan. Harro gaude Arabako enpresa hau eta Petronor, sektoreko erreferente handia, horrelako politika berritzaileen aurrean egoteaz".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X