manifestazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako metalgintzako sindikatuek abisatu dute grebak egongo direla, patronalaren "immobilismoaren" aurrean

ELA, LAB, CCOO, USO, ESK eta CGT Gasteizen atera dira larunbat honetan, SEA patronalaren erantzun "eskasaren" aurrean, eta ohartarazi dute grebak egongo direla Arabako metalaren sektorean.
Sindikatuen manifestazioa, Gasteizen. Argazkia: EFE
Sindikatuen manifestazioa, Gasteizen. Argazkia: EFE

ELA, LAB, CCOO, USO, ESK eta CGT sindikatuek ohartarazi dutenez, grebak egongo dira Arabako metalaren sektorean, patronalak lan-hitzarmen berriaren aurreko "immobilismoa" mantenduz gero.

ELAk, LABek eta CCOOk deitu dute larunbat honetan sektorearen mobilizaziorako Arabako hiriburuan egindako manifestazioa, beste hiru zentralen eta 80 enpresa-batzorderen babesarekin. Gasteizko kale nagusietatik ibili da martxa, "Lan-hitzarmen duin baten alde" zioen pankartaren atzetik. Mobilizatzearen aldeko leloak entzun dira, eta patronalari aldaketak eskatu dizkiote.

SEA patronalak ELA, LAB eta CCOOk Arabako metalaren hitzarmeneko negoziazio-mahaian aurkeztutako plataforma bateratuari emandako erantzun "eskasa" dela eta egin dute manifestazioa.

Zentralek KPIaren gaineko soldata-igoerak eta urteko lanaldiaren murrizketa eskatu dituzte, besteak beste.

ELA sindikatuko ordezkari batek hedabideen aurrean azaldu duenez, patronala "duinak" ez diren proposamenak egiten ari da, eta gogorarazi du 20 urte daramatzatela "hitzarmen kolektibo sektorialik gabe".

Berretsi du, SEAk jarrera aldatu ezean, mobilizazio "handiagoen eta greba gehiagoren" hasiera izango dela manifestazio hau. Adierazi du martxoaren 4an izango dutela patronalarekin hurrengo bilera, baina ez dutela jarrera aldaketarik espero.

LABeko ordezkaria irmo azaldu da, eta baieztatu du larunbat honetako martxa "borrokaldi berri baten abiapuntua" dela Arabako metalgintzan, patronalaren "immobilismoa" medio, eta "greba-egunak zehaztea bakarrik" falta dela.

"Sektoreko greba-agertoki batean gaude jada", gaineratu du, eta Arabako metalgintza osoa aktibatzeko deia egin du, hitzarmen "duina" lortzeko.

Bestalde, CCOO sindikatuko ordezkari batek esan du azken garaietan Bizkaiko eta Gipuzkoako metalaren hitzarmenak berritu dituztela, eta Arabako langileak ez direla "bigarren mailakoak" izango.

Dei "argia" egin dio SEAri, lehenbailehen "mugitu" dadin. "Edukia ipini dugu mahai gainean, eta hitzarmenaren hobekuntzak behar ditugu", nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X