Zerga iruzurra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko Ogasunak 322 milioi euroko iruzurra atzeman du 2021ean

Jose Mari Iruarrizaga Ogasun diputatuak nabarmendu duenez, atzemandako izurraren eta ezarritako zigorren % 94 berreskuratu dute 2017 eta 2020 artean.
Ezkerretik eskumara, Iruarrizaga eta Alonso, prentsaurrekoan.
Ezkerretik eskumara, Iruarrizaga eta Alonso, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Bizkaiko Foru Ogasunak 322,1 milioi euroko iruzurra atzeman du 2021ean, kontrol eta egiaztatze jardueren bidez, Jose Mari Iruarrizaga Ogasun diputatuak eta Iñaki Alonso Ogasuneko zuzendari nagusiak prentsaurrekoan jakinarazi dutenez.

Kopuru horren heren bat, 100 milioi pasatxo, Sozietateen gaineko Zergan egindako kontrol jardueren bidez azalarazi dute. Gainerakoan, BEZak (balio erantsiaren gaineko zerga), atxikipenek eta errentaren gaineko zergak lortu dituzte emaitza handienak.  

Era berean, Ogasunak ustezko 12 delitu fiskal helarazi dizkio Fiskaltzari, guztira 9,8 milioi euroko iruzurra eragin dutenak.

Foru Departamentuaren arabera, iruzurrari eta dagozkion zigorrei dagozkien kopuru guztiaren % 94 berreskuratu dute 2017 eta 2020 artean.

Espainiako Gobernuak iragarritako beherapen fiskalak

Kazetarien galderei erantzunez Iruarrizagak aitortu duenez, Espainiako Gobernuak iragarritako beherapen fiskalek "zerga bilketari eragingo diote", zeharkako zergak direnez, EAEk ez duelako eskumenik: "Estatutik ezartzen dena onartu eta aplikatu baino ezin dugu egin".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X