Merkatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak 500 milioi euroko bonu jasangarria jaulki du

Bonuaren % 69 nazioarteko inbertsiotan ezarri da; % 16, Estatukoetan; eta % 15 Euskal Autonomia Erkidegoko inbertsiogileetan. Halaber, 1.453 milioi euroko balioa duten eskariak jaso dira.
Pedro Azpiazu sailburua. Artxioko argazkia: EFE
Pedro Azpiazu sailburua. Artxioko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak "Euskadiko Bonu Jasangarriaren" seigarren jaulkipena abiarazi du gaur, hamaika urterako 500 milioi euroko balioarekin.

Ohar batean azaldu duenez, eskaerak hirukoiztu egin du eskaintza; izan ere, 1.453 milioi euroko balioa duten eskaerak jaso dira. Jaulkipen honetan parte hartu duten finantza-erakundeak Norbolsa, Santander, Caixabank, HSBC eta Crédit Agricole dira.

Bonuaren % 69 nazioarteko inbertsiotan ezarri da –Alemania da lehen herrialde inbertitzailea, eta jarraian Frantzia, Holanda, Austria eta Britainia Handia–; % 16, Estatuko inbertsiogileetan; eta % 15, Euskadiko inbertsiogiletan. 

Gauzak horrela, "Eusko Jaurlaritzak bonu iraunkorren merkatuaren garapenean zeregin garrantzitsua betetzeko asmo sendoarekin jarraitzen du, bai eta finantzaketa arduratsua eta eraginkorra sustatzeko asmoarekin ere, Euskadiko ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-erronkei aurre egiteko", azpimarratu du oharrean.

Pedro Azpiazu sailburuak espero du 2023an beste merkatu batzuk, batez ere Asiakoa, sartzeko aukera aztertu ahal izatea; izan ere, "azken lau urteotako esperientziak jasangarritasunaren bermatzaile gisa abalatzen gaitu", erantsi du.

 

 

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X