EUROPAKO FUNTSAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Horizon Europe programan Euskadik lortutako arrakasta nabarmendu du Tapiak

Tapiaren esanetan, Euskadik "berrikuntzan eta balio teknologikoan" duen sendotasuna "errealitatea" da, eta enpresei lehiakorrak izatea ahalbidetzen die.
Arantxa Tapia. Irekiaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Tapiak Euskadik Europako I+G+b programan izan duen arrakasta nabarmendu du

Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoko sailburuak esan duenez, "Next funtsen zaratak Europako beste ekimen batzuk ilundu ditu, hala nola Horizon Europe programa", ikerketa eta berrikuntzaren arloan EBren finantzaketa-programa nagusia. Tapiaren esanetan, programa "arrakastatsua" izan da berrikuntzaren euskal ekosistema indartzeko. 

Sailburuak 200 enpresako ordezkariekin batera parte hartu du "Euskal enpresek Europe Horizonen parte har dezaten laguntzeko estrategia" jardunaldian.

Jardunaldiak agerian utzi du euskal I+G+B nazioartekotzearen ekarpena eta eragina, eta Euskadik Europako programetan lehiatzeko duen garrantzia, Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Tapiaren esanetan, Euskadik "berrikuntzan eta balio teknologikoan" duen sendotasuna "errealitatea" da, eta enpresei lehiakorrak izatea ahalbidetzen die.

Arrakasta

Tapiak Horizon 2020 Europako programari buruz hitz egin du, eta, bere ustez, "arrakastatsua" izan da euskal parte-hartzearentzat, behin emaitzak ezagututa.

Gogorarazi du Europako Batzordeak Europako I+G+Bren Koaderno Estrategikoan 2014-2020 aldirako finkatutako itzulera-helburua 805,5 milioikoa zela.

Tapiaren esanetan, helburua "oso anbiziotsua" zen 2014a finkatu zenean, baina, hala ere, emaitzak uste baino hobeak izan dira, helmuga % 7an gainditu baitute.

"Euskadiko arrakasta-tasa % 19an kokatu da, Europako batez bestekoa % 12koa izan denean", azpimarratu du sailburuak, eta aurreratu du Euskadik ezin izan duela aukera hori pasatzen utzi eta Horizon 2024 Esparru berrian kokatu behar duela.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X