Finantzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aste beltza kriptodiruaren merkatuan, egun bakarrean 200.000 milioi dolar galduta

Bitcoin, Ether eta TerraUSD kriptomonetek behea jo dute, inbertitzaileak kriptodirua baztertzen ari direlako. Inflazioak, interes-tasen igoerak eta aurreikuspen ekonomikoek kalte egin diete.
Bitcoin kriptomoneta 26.000 dolarren azpitik kokatu da 16 hilabetetan aurrenekoz. Irudia: EiTB Media
Bitcoin kriptomoneta 26.000 dolarren azpitik kokatu da 16 hilabetetan aurrenekoz. Irudia: EiTB Media

Kriptodiruaren merkatuak 200.000 milioi dolar baino gehiago galdu ditu egun bakarrean, CNBCk jakitera eman duenez. Besteak beste, Bitcoin kriptomoneta nagusia 26.000 dolarren azpitik kokatu da 16 hilabetetan aurrenekoz, bost jardunalditan ia % 20 galduta.

Ether, bigarren kriptomoneta, 1.719 dolarrean kotizatzen ari da ostegun honetan. 2021eko uztailetik ez zen 2.000 dolarren azpitik kokatzen.

Inbertitzaileak kriptodirua baztertzen ari dira. Inflazioak, AEBko Erreserba Federalak interes-tasen igoera politikak eta aurreikuspen ekonomikoek kalte egin diete.

Era berean, asteazkenean, TerraUSD kriptomonetak lurra jo zuen, haren balioa 23 zentabora jaitsi baitzen. Aldi berean, sortzaileak produktua "berreraikitzen" saiatuko dela iragarri zuen, oinarri duen mekanismo konplexua aldatuz eta kapital gehiago bilatuz.

Kriptomoneta merkatuaren beherakadan murgilduta, TerraUSDk dolarrarekin parekotasuna hautsi du aste honetan, eta pixkanaka-pixkanaka bere prezioak behea jo du, Lunarekin gertatu bezala. Azken kriptodibisa horrek ere, bere balioaren zati handi bat galdu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X