ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zamudioko Siemens Gamesako enpresa-batzordeak kezka agertu du enpleguarengatik eta konpainiaren norabideagatik

Siemens Energy konpainiak Gamesaren akzio guztiak erosteko eskaintza publikoa iragarri ostean, kaleratzeak izango direnaren beldur da Clara Fernandez Zamudioko Siemens Gamesako enpresa-batzordeko presidentea.
Siemens Gamesak Zamudion duen egoitza
Siemens Gamesak Zamudion duen egoitza. Argazkia: Euskadi Irratia

Azkenean asteburuan baieztatu dira zurrumurruak, eta Siemens Energy konpainiak Gamesaren akzio guztiak erosteko eskaintza publikoa iragarri du. Albisteak, nola ez, kezka eragin du langileen artean. Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan Clara Fernandez Zamudioko Siemens Gamesako enpresa-batzordeko presidenteak kezka agertu du enpleguarengatik eta konpainiaren beraren norabideagatik.

Clara Fernandezek azaldu duenez, zuzendaritzak igande goizaldean jakinarazi zion enpresa-batzordeari Siemens Energyk Gamesa bereganatzeko eskaintza publikoa egin duela.

Testuinguru horretan, enpresa-batzordeak bilera formala eskatu dio Siemensek Espainian duen zuzendaritzari. Era berean, Eusko Jaurlaritzarekin eta Espainiako Gobernuarekin batzarrak egin nahi ditu, bi gobernuek multinazionalari presioa egin diezaioten, lanpostuak blindatzeko.

Fernandezen esanetan, sinergiaz eta kostuen aurrezpenaz hitz egiten denean kaleratzeak etorri ohi dira. "Siemensekin bat egin zutenetik, 1.500 postu baino gehiago suntsitu dira Espainian", gaineratu du.

Gamesak Zamudion duen egoitza atzerrira aldatzeko aukeraz galdetuta, hori gertatuko dela uste du.

Enpresa-batzordeko buruaren arabera, konpainiaren emaitzak kudeaketa txarraren ondorio dira. Halaber, datu bat azpimarratu du: Siemensek Gamesaren zati bat bereganatu zuenetik lau aldaketa izan dira zuzendari karguan.

Amaitzeko, eta erosketaren inguruko xehetasunak ezagutu zain, enpresa-batzordeak ez du baztertzen mobilizazioak edota greba orokorra deitzea.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X