KPIa % 8,7an kokatu da maiatzean, aurreko hilean baino apur bat gorago
Kontsumo Prezioen Indize (KPI) aurreratuaren adierazleak 0,4 puntu egin du gora azken hilabetean, eta %8,7an kokatu da. Kontsumorako Prezioen Indize (KPI) aurreratua % 8,7 izan da maiatzean, hau da, apirilekoa baino lau hamarren handiagoa. Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, beraz, prezioak, oro har, % 8,7 igo dira azken urtean. Apirileko urteko eboluzioa % 8,3 izan zen; beraz, adierazlea lau hamarren igo da.
Inflazio handia, beste behin ere, erregaien, elikagaien eta edari ez-alkoholdunen prezio altuek markatu dute, iazko maiatzean baino gehiago igo baitira. Elektrizitatearen prezioaren igoera 2021eko maiatzean erregistratutakoa baino txikiagoa da, eta horrek zertxobait leuntzen du KPI orokorraren datua. 2022 hasieran % 10etik oso gertu egon zen.
Azken hilabeteko bilakaerari dagokionez, apirilean prezioak % 0,2 jaitsi ondoren, maiatzean 0,8 igo dira, otsailean bezala, baina martxoko zenbaki altutik ( % 3) urrunago.
Produktu energetikoak eta prestatu gabeko elikagaiak kontuan hartzen ez dituen azpiko KPIaren kasuan, puntu erdi igo da apirilarekin alderatuta: maiatzean % 4,9an kokatu da. Hori 1995eko urritik izan den tasarik altuena da.
Zure interesekoa izan daiteke
Dieselaren deskontua 20 zentimora igo da litroko, eta gasolinarena 5 zentimora jaitsi da
Gasolioari aplikatutako beherapen fiskala bikoiztu egin da gaurtik aurrera, eta gasolinarena, berriz, erdira murriztu da.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du eremu publikoak ez duela "gidatu" behar gai honetan, enpresei "lagundu" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino negoziako elkarrizketen ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori erango die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.
Asteartean jarriko da indarrean dieselaren prezioaren gaineko 20 zentimoko beherapena
Orain arte litroko 10 zentimo merkatzen zen. Erregaiaren garestitzeari aurre egitea da neurriaren helburua, uztailean % 15,7koa izan baita.
Aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetako izango da
Laneko itzulerarekin batera, Euskal Herriko familiek beste errealitate bati egin behar diote aurre. Izan ere, aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetakoa izango da. Horren erakusle, inflazioa, %4,3an kokatu da, 2023ko otsailetik ikusi gabeko zifra..
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, eta etxean zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten die.
Indarrean da erretiro malgua arautzen duen erreforma Hego Euskal Herrian: pentsioa eta soldata, biak, jaso ahalko dira
Berritasun gisa, langile autonomoek ere erretiro malgua eskatzeko aukera izango dute. Izan ere, orain arte soldatapeko langileek soilik eskatu ahal zuten.
Erregaiek % 4,3ra igo dute inflazioa abuztuan, tasarik altuena 2023tik
Uztailean baino zazpi hamarren gorago igo da inflazioa (% 3,6), eta 2023ko otsailetik izan duen mailarik altuenean dago. Horretan eragina izan dute, neurri txikiagoan bada ere, elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek ere, horien prezioak gutxiago jaitsi baitira abuztuan.