Espainiako Bankua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiaren eta EBren arteko merkataritza harremana eteteak Espainiaren BPG % 1,8 murriztuko luke

Gainera, merkataritzaren balizko itxiera baten ondorioz inflazioak 1,4 puntu egingo lituzke gora, Espainiako Bankuak analisi artikulu batean zehaztu duenez.
Gasontzi bat Bilboko Portuan. Artxiboko argazkia: EFE
Gasontzi bat Bilboko Portuan. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Bankuak uste du Errusiaren eta Europar Batasunaren arteko merkataritza harremana eteteak BPGn eragin negatibo "esanguratsua" izango lukeela, % 1,8koa lehen urtean; baina Europako gainerako herrialdeetan baino "dezente murritzagoa" litzateke.

Gainera, merkataritzaren balizko itxiera baten ondorioz inflazioak 1,4 puntu egingo lituzke gora, Espainiako Bankuak analisi artikulu batean zehaztu duenez.

Inportazio energetikoak soilik etengo balira, BPGn eragin txikiagoa izango luke, % 0,8 eta % 1,4 artean aurreneko urtean, baita inflazioan ere, 0,8 eta 1,2 puntu egingo lituzke gora.

Inportazio energetikoen etetea gerta daitekeela uste dute Espainiako Bankuko adituek. Horrek % 1,1eko eragin negatiboa izango luke BPGn, eta 0,9 puntukoa inflazioaren igoeran.

"Ondorioak gure ekonomian dezente murritzagoak lirateke"

Hala ere, artikuluak gaineratu duenez, Errusiaren energiarekiko Espainiaren menpekotasuna Europako gainerako ekonomiena baino txikiagoa denez, "ondorioak gure ekonomian dezente murritzagoak lirateke".

Itxialdi energetikoaren eragina % 2,5 eta % 4,2 artean kokatuko litzateke EBren BPGn. Horrela, ekialdeko herrialdeei eta hiru ekonomia nagusiei kalte askoz handiagoa egingo lieke: Alemania (% 1,9-3,4), Frantzia (% 1,2-2) edo Italia (% 2,3-3,9).

Gainera, ondorioak areagotuko lirateke, kalteak "ekoizpen kate globalen bidez hedatzen baldin badira", bereziki larriak jarduera sektore zehatzetan, besteak beste, garraioan, metalen industrian edo industria kimikoan.

Gauzak horrela, ibilgailuen ekoizpenak edo produkzio farmazeutikoak, Europarekiko menpekotasun maila handia duten heinean, "ekoizpen mugatuaren eragina nabarituko lukete murrizketa energetikoaren ondorioz".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X